Finantza-merkatuen bilakaera 2026ko lehen hiruhilekoan
2026ko lehenengo hiruhilekoan dualtasun garbia nagusitu da finantza-merkatuetan: lehenengo erdiak tonu positiboa izan du, zeren merkatuak 2025ean adierazitako gogo ona mantendu baitu; horren ostean, otsailaren 28tik aurrera, bat-bateko aldaketa bat gertatu da, Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako ofentsiba bateratua abiatu zutenean.