Skip to main content

Surnek 2031ra arte luzatu du Bilbao Basketi ematen dion babesa

20 Azaroa 2025
Jugadores de Surne Bilbao frente al Edificio Surne

Bilbao Basketek eta Surnek babesa bost sasoiz luzatzeko akordio bat sinatu dute; horren arabera, Surnek naming partner izaten jarraituko du 2031. urtera arte.  Akordio horren bidez, lehenengo taldea Surne Bilbao deituko da aurrerantzean, eta izen ofizial horrekin lehiatuko da Endesa Ligan eta FIBA Europe Cup-en. Aliantza historiko hori Surnek bere 120. urteurrena ospatzen duen urtean lotu da; bilbotar klubak, berriz, bere historiaren lehenengo mende laurdena ospatzen du.

Era horretan, Surnek presentzia izaten jarraituko du elastikoaren aurreko partean eta entrenamenduko zein paseorako jantzietan, eta, horrez gain, presentzia garrantzitsua izango du Bilbao Arenan.

Akordioa Bilboko Areatzan aurkeztu da, familiako argazki batekin; bertan, plantillarekin batera,  Isabel Iturbe (Bilbao Basketen Presidentea), Alberto Uriarte (Surneko Presidentea), Jaume Ponsarnau (Surne Bilbaoren Entrenatzailea) eta Rafael Urrutia (Surneko Zuzendari nagusia) azaldu dira. Horiekin batera, ekitaldian Bilbao Basketen administrazio-kontseiluko kide batzuk ere egon dira.

Akordio honek berresten du Bilbao Basketek sustraietan oinarritu nahi duela bere babesa, hau da, Bizkaiko enpresa eta erakundeekin, edo lurraldearen barruan lan egiten duten enpresa eta erakundeekin.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…