Pentsioen Erreforma: gehieneko oinarriak eta pentsioak
Pentsio-sistema publikoaren 2023ko erreformaren neurri nagusietako bat “pentsioen destopea” deritzana da (topea edo goiko muga kentzea). Lehenik eta behin, argitu behar da izen hori okerra dela, zeren eta, izatez, ez pentsioek ez haien kalkulurako erabiltzen diren kotizazio-oinarriek ez diote uzten gehieneko muga izateari; aitzitik, benetan gertatuko dena da erregulazio berri honetan igoera-prozesu definitu bat izango dutela, zenbateko horietarako orain dagoenari gehitzen zaiona, KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea) hartzen baitute erreferentziatzat.