2025eko ekainaren 30ean, Gizarte Segurantzak 2,6 milioi pentsio baino gehiago zituen indarrean alarguntza eta zurztasunagatik. Zuzeneko senide baten heriotzaren ostean egonkortasun ekonomikoa eskaintzera zuzendutako prestazio horiek funtsezko zutabea izaten jarraitzen dute, baina kasu askotan ez dira aski izaten onuradunen behar guztiak betetzeko.

Pentsioen kopuruari dagokionez, jaitsiera txiki baina etengabe bat ikusten dugu. Alarguntzaren kasuan, murrizketa ia 8.500 izan da 2022az geroztik, eta zurztasunaren kasuan jaitsiera 2.000 baino apur bat handiagoa da. Joera horrek, drastikoa ez bada ere, biztanleriaren zahartzea islatzen du, eta baita doikuntza demografiko batzuk ere. Nolanahi ere, bolumenak handia izaten jarraitzen du, eta horrek erakusten du gertakizun horiek familia asko ukitzen jarraitzen dutela urtero.
Azken hiru ureetan, batez besteko alarguntza-pentsioa % 20,09 igo da (778 €-tik 935 €-ra), eta zurztasun-pentsioa % 20,18 (438 €-tik 526 €-ra). Nolanahi ere, hazkundea esanguratsua izan arren, baliteke aski ez izatea bizi-kalitate egokia bermatzeko, batez ere familiaren ekonomia pentsio horren mende dagoenean neurri handi batean.
Gainera, pentsioen kopurua hain balio altuetan egonkor mantentzeak batzuetan saihestu nahi den errealitate bat gogoratzen digu: egoera horiek gertatu egiten dira. Eta gertatzen direnean hobe da prebenituta egotea.
Irtenbidea: babesa izatea espero ez denaren aurrean.
Ezkontide edo guraso baten heriotza, galera emozionala ekarri ez ezik, inpaktu ekonomiko handia ere sortzen du. Pentsio publikoek “koltxoi” moduan funtzionatzen dute, baina ez dute beti aurretiko sarrera-maila mantentzen, eta ez dute ahalbidetzen familia-proiektuak epe luzera mantentzea.
Bizi-aseguruak edo beste estaldura osagarri batzuk izateak ahalbidetzen du egonkortasun ekonomikoa une kritikoetan indartzea. Tresna horik segurtatzen dute:
- Errenta osagarri bat, bizi-kalitatea mantentzeko.
- Berehalako baliabideak, ustekabeko gastuei aurre egiteko.
- Lasaitasuna, etorkizunari asaldura ekonomikorik gabe aurre egiteko.
Aurreikuspen publikoaren eta aseguru-irtenbide pribatuen konbinazioa formularik sendoena da familiak babesteko eta haien ongizatearen iraupena bermatzeko.
Zenbat eta arinago planifikatu, orduan eta handiagoa izango da espero gabekoaren aurrean erantzuteko ahalmena.



