Finantza-merkatuen bilakaera 2024ko laugarren hiruhilekoan
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen aurreneko aldiz. Nolanahi ere, uztailaren 31n, Japoniako Bankuak bere interes-tasak igo zituen, eta horren eraginez yenaren balioa % 10 igo zen dolarren kontra, eta, hortaz, Nikkei 225 indizea % 12 jaitsi zen, “astelehen beltza” izenez ezagutzen dena ekarriz.