Skip to main content

Aldi baterako ezintasunagatik gertautako bajen egoera

09 Abendua 2025
Hombre triste con la mano en la cabeza

Aldi Baterako Ezintasuna (aurrerantzean, ABE) finkatu egin da Espainiako lan-harremanen arloko erronka nagusien artean. 2025eko ekainean, zifrek erakusten zuten gora egin dutela bajen kopuruak, absentzia-egunek eta atxikitako kostuek, eta horrek zuzeneko inpaktua du langileengan, enpresetan eta sistemaren jasangarritasunean.

Aldi baterako ezintasuna Espainian: 2024 vs 2025

Lan-absentismoa % 7,4-7,5eko tasara hurbildu zen 2024an (bajen kopurua 8 milioi prozesutik gorakoa izan zen), eta horretatik % 5,5-5,8  ABEak eragindako bajei zegokien. Horrek esan nahi du Espainiako absentismoaren kuota handiena aldi baterako ezintasuneko prozesuei dagoela lotuta.

2025eko lehen hiruhilekoan, osoko absentismoa % 7 izan zen, gutxi gorabehera, eta % 5,5 ABEei lotutakoa zen. Tasa orokorra apur bat jaitsi bazen ere, ABEari lotutako proportzioa ia berdin mantendu zen, eta horrek berresten du ABEak jarraitzen duela izaten absentismoaren kausa nagusia. Estimatutako kostuak 32.000 milioi eurotik gorakoak izan ziren urtean, eta kalkulatzen da galdutako ekoizpena PBGaren % 5,4 izan zela.

Prozesuen batez besteko iraupena
ABE prozesuen batez besteko iraupena ia 40 egun dira Erregimen Orokorrean (Langile Autonomien Erregimen Berezian, berriz, 100 egunetik gorakoa izaten da iraupena).

Prestazioak eta mugak
Gizarte Segurantzak ABEa estaltzen du, gertakizun motaren eta oinarri arautzailearen arabera. Nolanahi ere, prestazio publikoek ez dute konpentsatzen langileek pairatzen duten sarreren galera erreala. Gainera, kudeaketaren denborak eta prozesuen iraupenak ziurgabetasuna eta galera ekonomikoak sortzen dituzten hainbat astez.

ABErako aseguruaren rola
Aldi Baterako Ezintasunerako aseguruak ahalbidetzen du Estatuak estaltzen ez duena osatzea, ohiko sarrera-mailari eustea ahalbidetzen duen errenta erantsi bat eskainiz. Era horretan, finantza-presioa murrizten da baja-aldietan, eta lasaitasun handiagoa ematen zaie bai besteren konturako langileei eta bai autonomoei -hauexek izaten dira arrisku handiago dutenak-.

Konklusioa
2025 honetan, lan-absentismoak oso maila altuan jarraitzen du, ABEa kausa nagusia izanik. Erregimen Orokorrean 40 eguneko batez beste iraupena izanik (eta 100 egunetik gorakoa autonomoen kasuan), eta gero eta kostu handiagoarekin sistemarako; hori horrela, guztiz beharrezkoa da egoerari aurrea hartzea. Babes publikoa osatzen duten ABErako aseguruak izateak ahalbidetzen du garai horiei segurtasun ekonomiko eta familia-egonkortasun handiagoz aurre egitea.

Noticias relacionadas

1 Abendua 2025
2025ean, berrikuspen fiskal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, eta gizarte-aurreikuspena da horren alderdi esanguratsuenetako bat.
20 Azaroa 2025
Bilbao Basketek eta Surnek babesa bost sasoiz luzatzeko akordio bat sinatu dute; horren arabera, Surnek naming partner izaten jarraituko du 2031.
13 Azaroa 2025
2025eko ekainaren 30ean, Gizarte Segurantzak 2,6 milioi pentsio baino gehiago zituen indarrean alarguntza eta zurztasunagatik.