Skip to main content

Mendekotasunaren bilakaera Espainian 2022-2025

30 Abendua 2025
Mujer en silla de ruedas en residencia

Mendetasuna hazten ari da Espainian, eta urtez urte gero eta familia gehiagok behar izaten dituzte iraupen luzeko zaintzak. 2022 eta 2025 bitartean, eskarien kopuruak hazten jarraitu du eta, prestazioa onartzen duten ebazpenak ere hazi diren arren, sistemaren erritmoa ez da iristen eskari osoari erantzutera; oraindik ere badira itxaronaldiak, atzerapenak, eta zaintzen kostu errealera iristen ez diren laguntzak.

Eskariak eta ebazpenak (etxeko ikuspegia)
Metatutako eskarien eta prestazioa indarrean duten onuradunen bolumenak berresten du mendekotasuna badela eguneroko errealitate bat etxe (familia) askotan. Nolanahi ere, eskatzen denaren eta ematen denaren arteko desfaseak egoera konplikatua ezartzen die milaka familiari hainbat mendez, eta, hortaz, zaintzak antolatu eta ordaindu behar izaten dute euren kabuz lehenengo egunetik.

 

Batez besteko iraupena: Familiak ordaintzen duen itxaronaldia
Tramitazioaren batez besteko iraupena urtebete da, gutxi gorabehera (340 egun baino gehiago). Horrek esan nahi du ezen, laguntza iristen ez den bitartean, familiak bere baliabide propioez ordaindu behar duela zaintzailea, etxebizitza egokitu eta aldi baterako egonaldiak bere gain hartu. Itxaronaldi hori gogorra da emozionalki, eta, gainera, tentsioa sortzen du denbora luzez etxeko aurrekontuan.

Familia-zaintzaren kostua: laguntzak gastu erreala baino askoz txikiagoak dira
Familia-inguruneko zaintzetarako prestazioaren (PECEF) batez besteko zenbatekoa 260-270 € dira hilean, urtearen arabera, hau da, etxeko zaintzailearen kostua baino askoz ere gutxiago. Errealitatean, laguntza publikoak arindu egiten du, baina ez du estaltzen, alor horretako kostu nagusia.

Egoitzak: nekez manten daitekeen hileko arrakala bat
Egoitzen kasuan (III. Gradua), laguntza publikoa 579 € dira hilean (2025), baina kostu erreala 1.500-2.000 € dira hilean. 900-1.400 €-ko hileko arrakala (diferentzia) familiak hartu behar du bere gain, denbora luzez. Familia askorentzat, diferentzial horrek markatzen du baliabide egokia aukeratu ahal izatearen edo horrelako asistentziari uko egitearen arteko diferentzia.

Konklusioa
2022-2025eko datuek patroi garbi bat erakusten dute: eskari handiagoa, onuradun gehiago, itxaronaldi gehiago eta zaintzen kostu errealari begira aski ez diren zenbatekoak. Emaitza estaldura-gabezia estruktural bat da, eta horrek behartzen du aldez aurretik planifikatzera nola eutsi zaintzei -etxean edo egoitzan- norberaren finantza-egonkortasuna kolokan jarri gabe. 

Noticias relacionadas

9 Abendua 2025
Aldi Baterako Ezintasuna (aurrerantzean, ABE) finkatu egin da Espainiako lan-harremanen arloko erronka nagusien artean.
1 Abendua 2025
2025ean, berrikuspen fiskal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, eta gizarte-aurreikuspena da horren alderdi esanguratsuenetako bat.
20 Azaroa 2025
Bilbao Basketek eta Surnek babesa bost sasoiz luzatzeko akordio bat sinatu dute; horren arabera, Surnek naming partner izaten jarraituko du 2031.