Skip to main content

Kotizazioaren arloko nobedadeak 2026rako

25 Martxoa 2026
Mujer supervisando cuentas

Urte berria, kotizazio berria. 2026an, Erregimen Orokorraren kotizazio-oinarriak gorantz eguneratuko dira, 2025ekoen aldean, bai gutxieneko oinarrian eta bai gehieneko oinarrian. Gutxieneko oinarriari dagokionez, 2026an 1.381,20 €-koa izango da hilean (2025ean, 1.260 €-koa zen); beraz, oinarri hau % 9,6 igo da, gutxi gorabehera. Eguneraketa horrek bermatzen du ezein kotizazio-oinarri ez dela geratuko legezko gutxieneko mugaren azpitik (zeren Lanbide arteko Gutxieneko Soldata gehi seiren bat baita). Gehieneko kotizazio-oinarria, berriz, 2025ean 4.909,50 €-koa izatetik –hilean- 2026ean 5.101,20 €-koa izatera pasatu da, eta, hortaz, % 4 igo da, gutxi gorabehera.

Bestalde, 2026ean mantendu egingo da langile autonomoen (LAAB) kotizazio-sistema, errendimendu garbiei dagokienez, kotizazio-oinarriek eboluzio bereizia izanik 2025ekoen aldean. Eskura dauden estimazioen arabera, aldaketak honela laburbildu daitezke:

  • Hilean errendimendu garbi txikiak (1.166,70 €-raino, gutxi gorabehera) dituzten autonomoak: kotizazio-oinarriak aldaketarik gabe mantentzen dira, hau da, 2025ean bezala jarraitzen dute; beraz, izatez izozketa bat dago tarte baxuenetan.
  • Errendimendu garbi ertainak eta handiak dituzten autonomoak (hilean 1.16,70 €-tik hasita): gutxieneko oinarriak modu progresiboan igotzen dira, % 1 eta % 2 bitarteko igoera estimatuekin, 2025ekoen aldean, sarreren tartearen arabera.

LAABaren gehieneko oinarria, berriz, sistemaren gehieneko muga orokorra bezala eguneratzen da, hau da, 5.101,20 €-koa izango da hilean; beraz, % 4 inguru igotzen da 2025ekoaren aldean.

Beste alde batetik, aldaketen eraginez, kotizazio-tasak gora egiten du Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoan (% 0,1 gehitzen da eta % 0,9an geratzen da) eta Elkartasun-kuotan; azken horretan, kotizazio-tasa berriak finkatzen dira, gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duen ordainsari-zatiari aplikatzeko (% 1,15, gehieneko oinarri-tasa % 10eraino gainditzen duen tarterako; % 1,25, % 10 eta % 50 bitarteko zenbateko erantsia duen tarterako; eta % 1,46, gehieneko oinarria % 50az baino gehiagoz gainditzen duen tarterako).

Noticias relacionadas

28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…
20 Uztaila 2026
Enpresa askotan, batez ere ETEetan eta negozio familiarretan, bazkidea ez da kapitalean parte hartzen duen pertsona bat soilik.
22 Ekaina 2026
2025ean, Espainian 3.310.824 enpresa ari ziren  jardunean, aurreko urtean baino % 1,7 gehiago, eta horrek enpresa-ehun dinamikoa islatzen du.