Kotizazioaren arloko nobedadeak 2026rako
Urte berria, kotizazio berria. 2026an, Erregimen Orokorraren kotizazio-oinarriak gorantz eguneratuko dira, 2025ekoen aldean, bai gutxieneko oinarrian eta bai gehieneko oinarrian. Gutxieneko oinarriari dagokionez, 2026an 1.381,20 €-koa izango da hilean (2025ean, 1.260 €-koa zen); beraz, oinarri hau % 9,6 igo da, gutxi gorabehera. Eguneraketa horrek bermatzen du ezein kotizazio-oinarri ez dela geratuko legezko gutxieneko mugaren azpitik (zeren Lanbide arteko Gutxieneko Soldata gehi seiren bat baita).