Imagen de cabecera noticias

Guillem Pujeu, bigarrena Nürburgringen, Lamborghini Super Trofeo Europe Txapelketan

07 Iraila 2021
Guillem Pujeu, segon a Nürburgring

Pilotuak errakuntzarik gabe bukatu du lasterketa, eta horrek ahalbidetzen dio Pro Am kategoriako lehen postuengatik borrokatzen jarraitzea.

Guillem Pujeu, txapelketako espainiar pilotu bakarra, podiora igo zen berriro Lamborghini Super Trofeo Europeko laugarren -eta azkenaurreko- jardunaldian, Oregon Team taldearekin, Nürburgringen –Alemania-. Pujeu oso pozik agertu da podiora igo ahal izateagatik eta bere helburuetako bat lortu izanagatik, alegia, lasterketa bat errakuntzarik gabe bukatzea, Pro Am kategoriako lehenengo postuengatik borrokatzen jarraitu ahal izateko.

 

Surne eta Barymont Guillemekin. Aurrera taldea!

 

“Oso balorazio positiboa egiten dut asteburuaz, zeren igandean errakuntzarik gabeko lasterketa bat egin baikenuen bi stintetan. Bigarren postua lortu genuen Pro Am kategorian, garaipenetik 3 segundora. Pozik nago sasoi osoan egin dugun lanaren emaitza ikustean", esan zuen espainiar pilotuak.

Larunbatean, kategoria orokorraren hamargarren postutik irten ziren, eta Pro Am kategorian hirugarren postutik. Pujeuren kideak 15. postuan zegoela eskuratu zion autoa, eta Pujeuk lortu zuen lasterketa 11. postuan bukatzea. Halaber, igandean kategoria orokorraren hamargarren postutik atera ziren, baina bigarren postutik Pro Am kategorian. Biek errakuntzarik gabe bukatu zuten lasterketa, eta horri esker podiora igo ziren berriro.

Guillem Pujeu eta beraren italiar kidea, Massimo Cigla, bosgarren postuan jarri dira Pro Am kategorian, laugarren postutik hiru puntura eta hirugarren postutik lau puntura. Pujeuren helburua da txapelketaren hirugarren postuagatik borrokatzen jarraitzea.

Lamborghini Super Trofeo Europe txapelketak sei asteburu ditu, eta bakoitzean bi lasterketa egiten dira. Azken jardunaldia urriaren 28 eta 29an egingo da, Misanon –Italia-.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI