Skip to main content

Surne eta Bilbao Basket. Aurrera jarraitzen duen harreman bat.

16 Urtarrila 2020
Surne i Bilbao Basket

SURNEk berritu egin du Bilbao Basketi ematen dion sostengua. Rafael Urrutiak eta Predag Savovicek berretsi dute Bilbao Basketen eta SURNE aseguru-etxearen arteko akordioak bere horretan jarraituko duela.

Harreman iraunkor bat, SURNEk basketaren alde Bilbon egin zuen apustua berresten duena, hau da, talde honen bereizgarri diren balioen alde egindako apustua: esfortzua, kiroltasuna, eta hobera egiteko eta norbera sakrifikatzeko espiritua.

Sinatze-ekitaldian komentatu zen bezala, esfortzu hori saritua izan da taldearen ibilera onarekin; izan ere, sasoi honetan jasotako emaitzei esker, taldea ohorez sartu ahal izan da Erregearen Kopa jokatuko duten taldeen multzo esklusiboan.

Halaber, SURNEtik jakinarazten da Bilbao Basketen poster ofiziala eskuratu nahi duten zale guztiak SURNEren bulegoetara etor daitezkeela (Gardoki, 1), 9:00etatik 13:00etara (posterrak agortu arte).

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…