Skip to main content

Ezintasun iraunkorren egoera 2026ko ekainaren 30ean

20 Azaroa 2026
Hombre en hospital mirando pensativo

2026ko ekainaren 30ean, Gizarte Segurantzak Ezintasun Iraunkorreko milioi bat pentsio baino gehiago kudeatzen zituen (zehazki, 1.060.533), 2023ko kopurua nabarmenki gaindituz (urte horretan 945.530 izan ziren). Batez besteko pentsioa 1.255 €-tik gorakoa da hilean; 2023an, berriz, 1.116 € izan ziren. Metatutako igoera %12tik gorakoa izan arren, komenigarria da honako hau galdetzea: Nahikoa da hobekuntza hori onuradunen bizitza-mailari eusteko?

Pentsiodunen kopuruaren hazkunde progresiboak nekez ahaztu daitekeen errealitate bat uzten du agerian: egoera horiek uste  dugun baino askoz ere maizago gertatzen dira, eta besteren konturako langileak eta autonomoak ukitzen dituzte. Ezintasun Iraunkor batek partzialki edo osorik mugatu dezake lan egiteko gaitasuna, eta ez du beti osoko estaldura ekonomikorik bermatzen.

Zer esanahi dute datu horiek?
Jarraian, pentsioen kopuruaren eta batez besteko hileko pentsioaren azken aldiko bilakaera erakusten da:


Ikus daitekeenez, bai pentsioen kopurua eta bai haien batez besteko zenbatekoa etengabe hazi dira, eta, hala, batez besteko pentsioaren igoera metatua % 12,45 izan da. Nolanahi ere, igoera horrek ez du beti bermatzen ongizate mailaren iraupena, batez ere ezintasun-egoera luzeetan.

Irtenbidea: ongizatearen galera aseguratzea 
Ezintasun iraunkorreko egoerak gero eta maizago sortzen dira, eta, gainera, gero eta konplexuagoak izaten dira. Sistema publikoak oinarrizko babes-sare bat eskaintzen duen arren, ez du beti modu egokian estaltzen sarreren galera, ezta behar bezain azkar erantzuten ere. Errealitate horren aurrean, estrategiarik onena da prestazio publikoak osatzea egonkortasun finantzarioa bermatzen duten aseguru espezifikoekin.

Gainera, pentsiodunen kopurua urtez urte haztea seinale argia da: egoera horiek gertatu egiten dira, sinesten ez badugu ere, eta edonor ukitu dezakete. Horregatik, komenigarria da aurrea hartzea eta babestuta egotea, beranduegi izan baino lehen.

Aseguru horiek ahalbidetzen dute diru-sarreren mailari eustea, baina prebentzioa funtsezkoa da; zenbat eta arinago planifikatu, orduan eta eraginkorragoa izango da erantzuna ezintasun-egoera baten aurrean.

Noticias relacionadas

30 Urria 2026
2026ko hirugarren hiruhilekoak berretsi egin du gure aurreko txostenean ohartarazten genuena: Iranen eta Ormuzko itsasartearen inguruan lortutako barealdia hauskorra zen, Estatu…
24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.