Imagen de cabecera noticias

WOP 2020 Estropatada: “Moldatuz goaz”

09 Ekaina 2020
Estropatada WOP 2020
Estropatada osasun-ikerketarekiko sentsibilitate bereziko testuinguru batean hasiko da.

WOP Fundazioaren Estropatada ospetsuaren zortzigarren edizioaren ospakizuna misterio bat izango da, iazkoa bezalaxe, zeinean hitzordu klasiko hau berrasmatu zen. Zazpigarren Estropatada geolokalizatutako pinaburuengatik ezaguna bada (pinaburuek plastikozko ahateak ordeztu zituzten eta aurrerapauso handia izan zen fundazioaren ingurumen-konpromisoan), 2020 ez da gutxiago izango.  Estropatada WOPen ekitaldirik garrantzitsuena da eta abian jarraitzen du, egungo testuinguruaren eta inguruabarren zain. 

Hitzordua ekainaren 7rako, larunbata, programatuta zegoen. Aste batzuetako ziurgabetasunaren ondoren, antolakuntzak iragarri du asmoa duela Estropatada urrian ospatzeko, testuinguruak eta egoerak ahalbidetzen duen bezala. 

Ekitaldiaren behin betiko data ez da jakingo aste batzuk barru arte. Momentuz, ikerketa-minutuak ematen dituzten WOPahate txartelak badaude salgai wopato.com webgunean eta, laster, Bilboko zenbait saltokitan egongo dira eskuragarri. 

Estropatadak bi alderdi ditu. Batetik, txartelen salmentarekin lotutako gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako sentsibilizazio- eta borroka-kanpaina, osasun-ikerketarekiko sentsibilitate bereziko testuinguru batean hasiko dena. Eta, bestetik, ekitaldiaren balizko jaia. Edonola ere, kanpaina egingo da; txartel irabazleei sariak banatuko zaizkie eta saridunak ez diren txartelak ahate tradizionalekin trukatuko dira.  Jaia izango da urriko testuingurura egokitu beharko dena. “Gustatuko litzaiguke lasterketa egin ahal izatea zozketa gisa; ezinezkoa bada, zozketa ahal dugun bezala egingo dugu. Begi bistakoa da agintaritzek eta une horretako testuinguruak ezarriko dituztela aukerak”.

 

Egoera berria. “Moldatuz goaz”

 

WOPen sortzailea den Mikel Renteriak hauxe pentsatzen du: “Hilabete hauetan, ziurgabetasun-uneak bizi izan ditugu, baina badaukagu ziurtasun bat: WOPek asko dauka esateko; izan ere, zientzian ikertzea inoiz baino zentzudunagoa da". Aurten, fundazioa ekitaldiaren beharrezko malgutasuna ahalbidetzen duten kontingentzia-plan desberdinetan ari da lanean; horrela, edozein aldaketa egin ahalko dute jai tradizionalaren irismenari eta edukiari dagokienez, sentsibilizazio sozialeko aurretiazko kanpaina luze baten bukaera baita.  Renteriak hauxe esan du: “Kanpainak indarraldi eta garrantzia bereziak ditu.  Jaia osasun publikoko errekerimenduen arabera modulatu beharko da”. 

WOPek aurreikusi du, kasurik okerrenean, sariak zozketa tradizional baten bidez emango direla. Egoera horri dagokionez, hauxe dio Renteriak: “horrek ez lioke izpirik ere kenduko aurretik egindako lan guztiari; izan ere, beti bezala, herritarrek gaixotasun hauen aurkako borrokarekiko eta ikerketarekiko duten konpromisoa islatuko luke WOPen bidez”.

Aurten, Estropatada erronka bat izango da, ekintza irekia delako eta etengabe egokitzen ari delako. “Asko lan egiten ari gara eta aurten ere egiten saiatuko gara, egoerara egokituz, alegia. Hain zuzen ere, ideia horren pean sortu da aurtengo mezua: Moldatuz goaz”. Beti bezala, WOPek jo eta ke lan egingo du, ahal den neurrian eta ahal den bezala. Mikel Renteriak hauxe adierazi du: “Lasterketa egin ahal bada, primeran, eta, bestela, zozketa bat egingo da notario batekin”. Oraindik ere, Estropatadarekin batera ospatzen den jai berezia egingo den erabaki behar da, urtero Bilboko itsasadarrean milaka pertsona bildu dituen ekitaldi honen edizio berrirako aukeratutako eguna heltzen denean antola daitekeenaren arabera. 

WOPek bere jarduerarekin jarraitzen du, COVID-19aren pandemiak eragindako agertoki berrira egokituz.  Estropatada “ahal den neurrian eta moduan” egingo da Itsasmuseum Museoaren zelaigunean; izan ere, bertan ospatzen da urtero familia-jai handi hau musika, joko, sari, gastronomia eta WOPahateen lasterketarekin. Apurka-apurka, sare sozialen bidez eta webgunean, Estropatada nola egin daitekeen jakinarazi egingo da. 

WOP 2020 Estropatadak Surne, Bilboko Udala, BBK, Toyota Japancar eta López Landaren babesletza dauka. 

WOPek gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapien ikerketara bideratzen du bere jarduera guztien etekina (Estropatada, kontzertuak, jaialdiak, produktuen salmenta…). Orain arte, 400.000 euro baino gehiago bideratu dira gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokara nazioarteko zenbait proiekturekin.

Noticias Relacionadas

22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI
2 Otsaila 2024
Balorazio orokorra eginda, zerbitzuaren kalitateari dagokionez konpainia onenaren saria da, ADECOSEk (Espainiako Aseguru Artekaritzen Elkartea) emana.