Skip to main content

Surnek Health 2.0 Basque-n parte hartu du

24 Apirila 2018
Surne participa en Health 2.0 Basque
Bizkaiko Medikuen Elkargoak Health 2.0 Basqueko “Osasun eta aseguru pertsonalen Blockchain Teknologian” espezializatutako 150 aditu inguru bildu ditu, oraingo egoeraz eta etorkizuneko aukerez elkarrekin hausnartzeko.

Blockchain gaur egun ahalmen disruptibo handiena duen teknologia da; izan ere, gaur egungo prozedura eta negozioak alda ditzake, demokratikoago, segurago, gardenago eta eraginkorrago bihurtuz. Bere ezaugarri nagusia konfiantza deszentralizatzeko ahalmena da. Ezaugarri horrek ahalbidetzen du bitartekariak enpresa-prozesu eta –zerbitzu askotatik ezabatzea, bitartekotzarik gabeko jardunean eta lankidetzan oinarritutako negozio-eredu berriak sortuz.

Jaime Areilza Surneko Kontu Handien Zuzendariak “blockchain aseguruen eremuan” gaia jorratu zuen eztabaida-mahai batean parte hartu zuen, eta azaldu zuen hau ez dela aukera bat, jadanik finkatutako errealitate bat baizik. Esan zuen, halaber, “aseguru automatizatuagoetarako oso ondo funtzionatzen badu ere, kasu batzuetan teknologia iristen ez den eremu grisek irauten dutela, eta hor beharrezkoak direla bitartekariak”.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…