Skip to main content

Renta, patrimonio 2020 y sucesiones

26 Otsaila 2020
unit-linked

Azken urteetan, aseguru-produktuak eta inbertsio-produktuak uztartzen ari dira finantzen eremuan, zeren sinergia agerikoak eta osagarritasuna erakusten baitituzte.

Interes-tasak hain baxuak direnez, eta ondare-kudeaketa osoagoaren inguruko kezka dagoenez, beharrezkoa da plangintza finantzario-fiskal bat egitea; horren eraginez, bai geuk eta bai geure bezeroek galdetu diogu geure buruari ea posible den gure produktu eta zerbitzuen gama zabaltzea, hain zuzen ere inbertsio-produktuen eremurantz.

Horren guztiaren eta barnean egindako gogoetaren ondorioz, SURNEk erabaki du aseguru-produktuak (unit-linked) eta zerga- eta ondare-plangintzako zerbitzuak (ondorengotzaren eremukoak barne sartuta) eskaintzea bere bezeroei, batez ere SURNEk -inbertsioen alorrean duen esperientzia zabalean oinarrituta- aukeratutako ospe aitortuko inbertsio-funtsen bitartez.

Horri begira, jakinarazi nahi dizugu akordio bat lortu dugula NERVIÓN balore-agentziarekin, eta Sail espezializatu bat eratu dugula, balio erantsi handiagoko produktu horiek komertzializatzeko eta gure bezeroei ondare-kudeaketako zerbitzuak emateko.

Horrenbestez, hurrengo egunetan telefono dei bat jasoko duzu informazio hori zabaltzeko. Hala ere, hitzordua eskatu nahi baduzu 944 652 406 telefonora dei diezagukezu edo [email protected] helbidera idatzi.

 

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…