Skip to main content

Aula Sunek bere artekarien prestakuntzarekin jarraitzen du

17 Maiatza 2019
aula surne 2019

SURNEk, jakitun egonda artekaritzak bere apustu estrategikoan duen garrantziaz, eta jakitun egonda, halaber, produktu berritzaileak eskaini ez ezik eztabaida- eta prestakuntza-kanal bat ireki behar duela eurekin, merkatuaren erronka berriei aurre egiten laguntzeko, bere topagunearen alde egiten jarraitzen du irmotasunez, hau da, AULA SURNEren alde.

SURNEren prestakuntza-arloari atxikita dagoen atal hau edizio berri bat egiten ari da Espainia osoan, 200 artekarirekin baino gehiagorekin.

Lehenengo fasean, e-learning ekintza bat abiatu da online; bertan, parte-hartzaileek aurretiko lan bat egin behar izan dute hilabete batez. Prestakuntza presentziala emateko ardurduna, berriz, Santiago Goñi Lasheras izango da, “121 Consultores” enpresakoa eta aseguruaren munduko gaietan aditua; edizio honetan jorratuko den gaia “Autonomo Sozietarioen  eta Profesional Liberalen Babesgabetasuna” da.

Jardunaldiek egun beteko iraupena dute, eta baliagarriak izaten ari dira salmenta-estrategiak eta eguneroko egoerei buruzko epe ertain eta luzeko irtenbideak konpartitzeko, baita negozio-aukera berriak garatzeko ere, SURNErekin gaur egun operatzen duten artezkaritzentzat.

Noticias relacionadas

30 Abendua 2025
Mendetasuna hazten ari da Espainian, eta urtez urte gero eta familia gehiagok behar izaten dituzte iraupen luzeko zaintzak.
9 Abendua 2025
Aldi Baterako Ezintasuna (aurrerantzean, ABE) finkatu egin da Espainiako lan-harremanen arloko erronka nagusien artean.
1 Abendua 2025
2025ean, berrikuspen fiskal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, eta gizarte-aurreikuspena da horren alderdi esanguratsuenetako bat.