Skip to main content

Nire Pentsio-plana BGAE batera pasatu dezaket (eta alderantziz)?

05 Abendua 2019
Pla de pensions - EPSV - traspassar

Garai honetan, horri buruzko kontsulta batzuk jasotzen ditugu urtero gure bezeroen aldetik: nire pentsio-plan osoa edo beraren zati bat pasatu dezaket BGAE plan batera? (eta alderantziz).
 
Erantzuna argia da. Ez egin daiteke mobilizaziorik pentsio-planen eta BGAE planen artean. Horren arrazoia da, gure blogean aurretik argitaratutako artikuluetan azaldu dugun bezala, produktu guztiz desberdinak direla. Lehenengo begiratuan pentsa daiteke bi produktuak oso antzekoak direla, baina pentsio-planek izaera estatala dute, hau da, edozein espainiar herritarrak kontratatu ditzake; BGAE planak, berriz, helbide fiskala Euskadin duten pertsonek soilik kontratatu ditzakete.
 
Horregatik, produktu bakoitza erakunde arautzaile desberdin batek onartu eta gainbegiratzen du. Hala, Pentsio-planak DGSFPk arautzen ditu (Aseguruen eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia, Ekonomia Ministerioaren mendekoa); BGAEak, berriz, Eusko Jaurlaritzak arautzen ditu.
 
Halaber, badira desberdintasunak fiskalitatean, erreskateetan…
 
Desberdintasun horiengatik eta beste batzuengatik, ezinezkoa da mobilizaziorik egitea bi produktuen artean; gauza bera gertatzen da, adibidez, inbertsio-funtsekin, horra ere ezin baita dirurik pasatu.
 
SURNEn bi aukera horiek ditugu, gure bezeroek aukeratu ahal izan dezaten euren beharretarako egokiena den produktua. BGAEen alorrean, hiru aukera nagusi eskaintzen ditugu: errenta finkoa, aldakorra eta mistoa; horiekin batera, aukera bermatu batzuk eskaintzen ditugu inolako arriskurik nahi ez duten partaideentzat; Pentsio-planen alorrean, berriz, bi modalitate eskaintzen ditugu: errenta finkoko plentsio-plana eta errenta aldakorreko pentsio-plana.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…