Skip to main content

IAE-REN Txostena. Pentsio-sistema: ekitatea eta jasangarritasuna

17 Iraila 2020
INFORME-IAE-PENSIONES

SURNEn pentsioen eta haien etorkizunaren gaiari buruz informatu nahi eta behar dugu; horregatik, gai horren inguruan argitaratzen diren informazio eta azterlan “serioen” jarraipena egiten dugu. Izan ere, oraingo koiuntura ekonomikoaren gai garrantzitsuenetako bat da, zeren oso eragin sozial sakona baitu, eta, neurri handiagoan eta txikiagoan, oraingo gizarte osoa ukitzen du.


Hala, orain dela gutxi argitaratu da Espainiako Aktuarioen Institutuak egindako txosten bat, “ESPAINIAKO ERRETIRO-PENTSIOEN SISTEMA KONTRIBUTIBOAREN EKITATE FAKTOREA" izenburukoa, orain hedatzen duguna eta gure bezero eta lagunen esku jartzen duguna.


Aktuariotzako aditu talde batek eginda, txosten horrek jorratzen du gizabanakoek egindako ekarpenen eta erretiro-pentsio gisa jasotzen dituzten prestazioen arteko lotura; horrekin batera, errepasoa egiten die sistemaren ezaugarri nagusiei, haren arazo estrukturalei eta epe ertaineko jasangarritasunerako izan ditzakeen irtenbideei.


Txosten interesgarri bat da, kontuan hartu beharreko konklusioekin. Beraz, lana aztertzera eta nork bere konklusioak ateratzera gonbidatzen zaituztegu.

Informe-IAE (1.38 MB)

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…