Skip to main content

SURNE, konpainiarik onena istripuetan, bizi/arriskuan eta bizi/aurrezpen eta pentsioetan, ADECOSEren arabera

12 Azaroa 2021
SURNE, mejor compañía en accidentes, vida riesgo y vida ahorro/pensiones según ADECOSE

SURNEk parte hartu du ADECOSEk antolatutako Artezkaritzen Kudeaketarako Foroan; bertan egindako Urteko Afarian, 2020ko Izar Sariak banatu zitzaizkien ADECOSEren barometroan balorazio onena izan zuten konpainiei.

SURNEK Zilarrezko Izar Saria jaso du gogobetetasun globalagatik eta zerbitzuaren kalitateagatik, eta Brontzezko Izar Saria adar hauetako konpainia onena izateagatik: Istripuak, Bizi Arrisku Indibiduala, Bizi Arrisku Kolektiboa eta Bizi Aurrezpena/Pentsioak.

Foroaren edukia bi eztabaida-foroz osatuta egon da, goi mailako hizlarien presentziarekin. Lehenik eta behin, Jasangarritasunari buruzko Mahai-ingurua egin da, izenburu honekin: “klima-aldaketaren inpaktua aseguruen sektorean". Horren ostean, Berriztapen Politikei buruzko Mahai-ingurua egin da, aseguru-konpainien liderren parte-hartzearekin.

Bukatzeko, konpainietako zuzendaritzako kideek eztabaida itxi zuten, digitalizazioa jorratuz. Telelanerako egokitzapen ona azpimarratu dute, zerbitzu eta kalitate berdina eskaintzen duela azpimarratuz.

SURNEk eskerrak ematen dizkio ADECOSEri eta bere gogobetetasuna adierazten du eskuratutako sariengatik, zeren jarraipena ematen baitiote hasitako politikari, hots, brokerrentzako arreta eta zerbitzuan eta produktu lehiakor eta bereizien bilaketa etengabean zentratutako politikari.

Noticias relacionadas

30 Urria 2026
2026ko hirugarren hiruhilekoak berretsi egin du gure aurreko txostenean ohartarazten genuena: Iranen eta Ormuzko itsasartearen inguruan lortutako barealdia hauskorra zen, Estatu…
24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.