Skip to main content

XIV. SURNE Estropada – 54. Eskarra Saria

12 Ekaina 2018
XIV Regata SURNE- 54º Trofeo Eskarra
Iragan larunbatean, ekainaren 9an, hogeita hamar gurutze-ontzi eta J-80 saileko itsasontzi garaipenagatik lehiatu ziren.

Bizkaiko Abrako urek hartu zuten, 13:00etatik aurrera, XIV. SURNE Estropada – 54. Eskarra Saria, hau da, Abrako Itsas Klub-Errege Sporting Klubaren egutegiko proba garrantzitsuenetako bat.

Estropada hau Areetako Klubaren egutegi luzearen proba garrantzitsuenetako bat da; horrela kontsideratzen da, zeren Sari historiko honen lehenengo edizioa 1964an izan baitzen.

Gurutze-ontzien artean, Mauricio Guiberten “Akelarre” nagusitu zen A klasean, Iñigo Axperen “Hango Loose” B klasean, Gonzalo Arnalen “Lasia” C klasean, eta José Miguel Francoren “Bación” D klasean. J-80 monotipoen artean, berriz, José Azquetaren “Biobizz” nagusitu zen.

“Akelarre”, “Lasai” eta “Biobizzek” errepikatu zuten orain dela urtebete lortutako garaipena.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…