Skip to main content

“Vissi”, “Gaitero”, “Hang Loose”, “Rooster” eta “Bacilón” izan dira XV. SURNE Estropada - 55. Eskarra Sariaren irabazleak, Abran

12 Ekaina 2019
Vela: XV Regata SURNE - 55è Trofeu Eskarra

30 itsasontzik parte hartu dute 1964an lehenengo aldiz egin zen proba historiko honetan.

Abrako bizkaitar urek hartu zuten Abrako Errege Itsas Klubak – Errege Sporting Klubak antolatutako XV. SURNE Estropada - 55. Eskarra Saria. Eta berriro ere, ia udan egon arren, euririk gabeko egun batean egin zen; izan ere, orain dela edizio gutxira arte hori zen bela-sasoiaren estropada garrantzitsuenei hasiera ematen dien zita honen ezaugarria. Gurutzaontzien arteko bi ibilbideen ostean, Juan Valdiviaren “Gaitero” nagusitu zen Estropada klasean, Iñigo Axperen "Hango Loose" 1. Gurutzaontzi klasean, Miguen Arriolaren "Rooster" 2. Gurutzaontzik klasean, eta José Miguel Francoren "Bacilón” D. klasean. Hiru ibilbideren ostean, J 80 klaseko monotipoen artean Juan Llanoren “Vissi" nagusitu zen –monotipo horiek Espainiako Txapelketan parte hartuko dute datorren astean, Santanderren, eta hilabete pasatxo Getxoko Mundu Txapelketan-.

SURNE Estropada – Eskarra Saria Areetako Klubaren egutegi zabaleko lasterketa garrantzitsuenetako bat da, eta Kantauriko tripulaziorik onenak beti saiatzen dira haren garaikurra lortzen. Hogeita hamar bat itsasontzik parte hartu zuten 1964an sortutako proba honetan; izan ere, euskal belaren historian ospe handia hartu duen tradizio luzeko proba hau urte hartan egin zen aurreneko aldiz. 55 urte igaro eta gero, “Gaitero” Estropada klasean nagusitu zen, beraren atzean Javier Onaindiaren “Symphony”, Javier Chávarriren “Rat Pack” eta Carlos Maidaganen “Despeinada” zituela; ibilbide guztiak ipar-ekialdeko haizeekin egin ziren, 16 eta 18 korapiloko bitarteko abiaduraz. “Hango Loosek”, berriz, iazko garaipena errepikatu zuen 1. Gurutzaontzi klasean, eta haren atzetik Ángel Herreríasen “Go Blue”, Javier Sanchidriánen “Kantarepe Iru” eta Javier Truebaren “Nexus” iritsi ziren. Beste alde batetik, 2. Gurutzaontzi klaseko itsasontzirik onena “Rooster” izan zen, eta beraren atzetik “Marmotinha”, “Aizian”, “Ramper”, "Txankletas”, “Émilu” eta "Haize Lore” heldu ziren. “Bacilón" D klasean nagusitu zen, eta “Vissi” J80ko Espainiako Txapelketaren eta Munduko Txapelketaren hiru prestatze-ibilbideetan; txapeldunordea Ramón Zubiagaren “Mandovi” izan zen (hiru bigarren postu) eta podioko hirugarrena Tomás Truebaren “J80 Worlds 2019 Getxo”. Gonzalo Chávarriren “Fin Gol Fin" laugarren iritsi zen, eta haren atzean Jesús Ángel Salazarren “Katxarro”, Leticia Gandariasen “Ave Fenix” eta Lourdes Bilbaoren “Siemens Gamesa” sailkatu ziren.

Noticias relacionadas

1 Abendua 2025
2025ean, berrikuspen fiskal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, eta gizarte-aurreikuspena da horren alderdi esanguratsuenetako bat.
20 Azaroa 2025
Bilbao Basketek eta Surnek babesa bost sasoiz luzatzeko akordio bat sinatu dute; horren arabera, Surnek naming partner izaten jarraituko du 2031.
13 Azaroa 2025
2025eko ekainaren 30ean, Gizarte Segurantzak 2,6 milioi pentsio baino gehiago zituen indarrean alarguntza eta zurztasunagatik.