Skip to main content

SURNEren Batzar Nagusia. 04/29/2019

26 Martxoa 2019
SURNEren Batzar Nagusia

2019ko apirilaren 29an, 19:30etatik aurrera, SURNEren Batzar Nagusia egingo da Bilboko Guggenheim Museoko auditorioan.
 
Eguneko gai-zerrendan, beste puntu batzuen artean, 2018ko ekitaldiaren urteko kontuen eta sozietate-kudeaketaren onarpena dago.
 
Eskura dagoen plaza kopurua kontrolatzeko xedez, bertaratzeko interesa duten bezeroek euren bertaratze-txartela eskatu beharko dute apirilaren 11 baino lehen. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute [email protected] helbidera, euren NAN, izena eta abizenak adieraziz.
 
Halaber, modu presentzialean ezin bertaratu daitezkeen bezeroek euren botoa eskuordetu dezakete, eskuordetze-formularioaren bitartez (testu honen amaierako botoietan deskargatu daiteke); horretarako, formulario sinatuta eta eskaneatuta bidali behar da [email protected] helbide elektronikora, edo posta arruntez bidali helbide honetara: SURNE Aseguruen Mutua, Gardoki Kardenalaren kaea, 1 48008 Bilbo (Bizkaia).
SURNE botoaren eskuordetza (bete beharrekoa Erakundean bizi-asegurua / aurrezpen / bizitza eta osasun… asegurua edukiz gero).
SURNEPENTSIO botoaren eskuordetza (bete beharrekoa Erakundean BGAE planik edukiz gero)

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…