Skip to main content

SURNEk Valentziako bulego berriaren inaugurazioarekin hasi du 2017 urtea.

20 Urtarrila 2017
SURNE inicia el año 2017 inaugurando nueva oficina en Valencia.
Ordezkaritza berri horren irekierak berretsi egiten du SURNE azken urteotan gauzatzen ari den hedakuntza-plan nazionala.

Bulego berri horrekin, SURNEk estaldura hobea eman nahi dio Ekialdeko eremu osoari, bere produktuak eskainiz; halaber, zerbitzu hurbilagoa eman nahi die ingurune horretan diharduten eta berarekin lan egiten dute artekariei. Bulego berriaren zuzendaria Carles Xavier Sanchez Tamareu da, hots, Surnen esperientzia handia duen profesional bat. Bulegoa hiriko erdigunean dago, Barcas kaleko 2. zenbakiko 2. solairuan (96 311 42 71).

Bulego hori gehitzen zaie Bilbo, Bartzelona, Madril, Donostia, Sevilla eta Gijonen jadanik daudenei. Horri esker, SURNE artekariaren kanalaren alde modu garbian egiten duen aseguru-konpainia gisa kokatzen da, kolektibo horrentzat onuragarria den guztia diseinatuz eta abiatuz.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…