Skip to main content

SURNEk EIAC ezarriko du ebrokerren eskutik

26 Urria 2017
SURNE implantará EIAC de la mano de ebroker
SURNE aseguru-etxeak EIAC estandarrera egokituko ditu informazioa artekariekin trukatzeko dituen prozedura eta formatuak.
 
Barymont Artekaritzak iragan urriaren 21ean egin zuen  VII. Urteko Konbentzioan, SURNEk eta ebrokerrek lankidetza-hitzarmen bat formalizatu zute, enpresa teknologikoak aseguru-etxearekin batera lan egin dezan EIAC estandarraren espezifikazioen ezarpenean; horren bitartez, aseguru-etxearen sistemak informazioaren trukerako erronka sektorial berrietara egokituko dira.

ebroker aseguruen bitartekotza eta banaketaren alorreko enpresen kudeaketa integralerako (agenteak, brokerrak, arriskuen gerentzia, eta abar) plataforma teknologiko global bat da, web arkitekturaren bitartez funtzionaltasun aurreratuak eskaintzen dituena negozioaren administrazio eta kontrolerako.

Horren ondorioz, SURNE EIACren IV. Fasean kokatuko da, ordainagirien kudeaketaren bi norabidearen alorrean, SIAREC operatibaren bitartez. Hori ebrokerren zerbitzu esklusibo bat da, artekari erabiltzaileei balio erantsi handia ematen diena, zeren lan-metodologia horrek nabarmen murrizten baititu karga administratiboak. Izan ere, aseguru-etxeen webguneetako fitxategietara sartzeko beharra saihesten du, datuen truke-fluxua automatikoki egiten delako egunero.

Alex Bilbao SURNEko Merkataritza Zuzendariak: “artekarien kanalaren aldeko apustu irmoa egiten duen aseguru-etxe bat gara; beraz, horrekin bat etorriz, haien ekimen estrategiko handietan egon nahi dugu, EIACen kasuan bezala. EIAC estandarrera egokituko gara, ebrokerren eskutik, artekariei zuzendutako beste konektibitate-proiektu batzuetan harreman estu horrek ekarri dituen esperientzia eta emaitza positiboengatik”.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…