Skip to main content

SURNEk % 280ko kaudimen-ratioa izan du 2018an

22 Maiatza 2019
ràtio de solvència

Europako aseguru-sektoreko gainerako konpainiek bezala, SURNEk orain dela gutxi aurkeztu ditu 2018ko ekitaldiaren amaieran erregulazio-kapitalari buruz egindako kalkuluak, II. Kaudimena oinarritzat hartuta.

Hala, 2018/12/31n, SURNEk % 280ko kaudimen-ratioa zuen DKKaren gainean (Derrigorrezko Kaudimen Kapitala, bere ingelesezko siglengatik SCR gisa ere ezaguna) eta % 939koa DGKaren gainean (Derrigorrezko Gutxieneko Kapitala, bere ingelesezko siglengatik MCR gisa ere ezaguna).

Bestela esanda, horrek esan nahi du ezen, II. Kaudimenaren araudiaren arabera, SURNEren kaudimena arauak ezartzen duena baino ia hiru aldiz handiagoa dela, eta merkatuan operatzen jarraitzeko exijitzekoa den gutxienekoa baino bederatzi aldiz handiagoa.

SURNEren datuak espainiar sektorearen batez bestekoa baino handiagoak izango lirateke, zeren berau % 242 izan baitzen, argitaratutako azken emaitza ofizialen arabera (2017ko ekitaldiaren amaierari buruzkoak dira).

Era horretan, SURNEk bere kaudimen maila handiak erakusten ditu berriro, bere bezero eta aseguratuen lasaitasunerako; maila egonkorrak dira, eta jadanik erakutsi ditu aurreko urteetan, bai II. Kaudimenean definitutako oraingo kalkulu-formarekin eta bai aurreko kalkulu-metodologiarekin (I. kaudimena).

Informazio gehiago nahi dutenei gomendatzen zaie “Finantzen eta Kaudimenaren egoerari buruzko txostena” kontsultatzea SURNEren web korporatiboaren “Gu” atalean.

Noticias relacionadas

12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi
28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…
20 Uztaila 2026
Enpresa askotan, batez ere ETEetan eta negozio familiarretan, bazkidea ez da kapitalean parte hartzen duen pertsona bat soilik.