Skip to main content

SURNE MOOVEk zure datuak dituen QR bat oparitzen dizu, guztiz DOHAINIK

08 Ekaina 2018
SURNE MOOVE te regala un QR con tus datos personales totalmente GRATIS

SURNEtik bultzada berri bat ematen diogu gure MOOVE appari. Orain, atzipen-txartel bat eta zure larrialdietarako QR kodea duten eranskailuak oparitzen dizkizugu, zure informazio pertsonala eraman dezazun gauzatzen dituzun jarduera guztietara.
 
Hala, gorabeherarik gertatuz gero, larrialdi-zerbitzuek informazio esanguratsu guztia izango dute eskura berehala (odol-taldea, kontaktatzeko pertsona, sendagaiekiko alergiak, gaixotasun garrantzitsuak...). Horretarako, kode hau eskaneatu baino ez da egin behar.
 
SURNEren edozein produktu kontratatuz gero, MOOVEn aktibatzeko txartel bat oparituko dizugu, zure larrialdietarako QR pertsonalizatua duten eranskailuekin, nahi duzun lekuan itsatsi ditzazun. Txartela jasotzen duzunean, egin behar duzun gauza bakarra da www.surne.es webgunean sartu eta MOOVEn erregistratzeko jarraibideak bete.
 
MOOVE SURNEk sustatutako app bat da, bidea ematen dizuna zure bizi-ohiturak, jarduna, elikadura eta motibazioa hobetzeko eta kudeatzeko, zure osasunari laguntzen dioten erronkak lortzeari begira.
 
Zure ordenagailu edo smartphonetik sarbidea duen plataforma anitzeko aplikazio bat, zure jarduna, elikadura eta datu medikoak kudeatzen lagunduk dizuna. Ezagutu ezazu hemen: https://www.surne.es/webpublica/es/moove

Noticias relacionadas

12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi
28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…
20 Uztaila 2026
Enpresa askotan, batez ere ETEetan eta negozio familiarretan, bazkidea ez da kapitalean parte hartzen duen pertsona bat soilik.