Skip to main content

Surne eta Bilbao Basket. Kalitatezko sostengua

18 Urtarrila 2021
SURNE-BILBAO-BASKET-COMPROMIS

SURNEk beste urte batez berritu du Bilboko basket taldearekin hartuta duen konpromisoa.

“Talde honek fideltasunez betetzen ditu erakundearen balioak: konpromisoa, norbera hobetzeko nahia, kiroltasuna eta etorkizuneko proiektua”. Horrela azpimarratu du Alberto Uriarte SURNEko presidenteak, Pedrag Saovic Bilbao Basketeko Zuzendari Eragilearekin batera azaleratu duenean bi erakundeak sasoi honetan batuko dituen babeste-akordioaren berriztapena. Sasoi konplikatua izango da, bizitzen ari garen egoeraren eraginez, baina guztiok espero dugu azkenean “normaltasunetik” hurbilago egotea.

Denboran zehar mantendutako harreman hurbil bat, bizkaitar kirolaren aldekoa, bere mugak ezagutzen ez dituen eta erronka garrantzitsuei –aurten Europan duen modukoari- aurre egiteko gai den talde batean ondoan.
 
Tandem ona da SURNEk eta BILBAO BASKETek osatzen dutena. Egoerak ahalbidetzen duenean, zenbait sustapen-ekintza abiatuko dituzte berriro.

Aurrerapen gisa, SURNEtik gogoratzen diegu Bilbao Basketen poster ofiziala lortu nahi duten zaleei laster jakinaraziko zaiela nola lortu daitekeen (eskura dauden posterrak agortu arte), SURNEren eta klubaren sare sozialen bitartez.

 

Noticias relacionadas

16 Ekaina 2026
2026. urteak neurri berriak dakartza Espainiako langile autonomoentzat, kolektiboa hazten jarraitzen duen testuinguru batean.
5 Ekaina 2026
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2026an, milioika herritar zuzenean ukitzen dituzten neurri berriekin (2026an, 650.000 pertsona inguru erretiratuko…
30 Apirila 2026
2026ko lehenengo hiruhilekoan dualtasun garbia nagusitu da finantza-merkatuetan: lehenengo erdiak tonu positiboa izan du, zeren merkatuak 2025ean adierazitako gogo ona mantendu bai