Skip to main content

SURNE & COMMUNITY OF INSURANCE

09 Abendua 2014
SURNE & COMMUNITY OF INSURANCE.
SURNEk lankidetza-akordio bat sinatu du Comunity of insurance-rekin. Enpresa hau bete-betean ari da lanean aseguruaren alorreko profesionalen ezagutza konpartituan, eta bere jarduna komunikazio, aholkularitza, ezagutzaren kudeaketa  eta ekitaldi profesionalen alorretan garatzen du.
Haren sortzaile Carlos Biurrun jaunaren hitzetan, “……prestakuntzaren eta ezagutzaren garrantzia, bizitzan zein enpresan hobeak izateko”.

Hor kokatzen da  Community of Insurance-ren zereginaren benetako mamia, eta alderdi hori da SURNE berarekin modu aktiboan kolaboratzera bultzatu duena.

Harreman honen lehenengo isla da SURNEk abenduko buletin elektronikoa babestu duela, hots, “Zerga-erreforma eta asegurua. Aurreikuspen eta aurrezpenerako aukera” deritzan buletin elektronikoa.
Buletin elektroniko horretan, zenbait profesionalek agertu dute beren iritzia, gai horren garrantzia argi utziz eta beren konklusioak erreferentzia-puntu bihurtuz Zerga-erreformaren alderdi horretan.
Buletin elektronikoa esteka honetan ikusi eta deskarga daiteke:


SURNEren eta Community of Insurance-ren arteko lankidetzaren lehenengo urrats honen ostean, presentzia izango dugu haren blogean eta elkarrizketa bat izango dugu.

Aseguruaren alorreko profesional guztiak eta gaurkotasun handia duen Zerga-erreformaren gai honekin sentsibilizatuta dauden pertsona guztiak animatzen ditugu Community of Insurance-ren blogera eta SURNEren blogera harpidetzera, eta baita buletin elektronikoa deskargatzera ere, hor aurkituko baitute gai honi eta beste batzuei buruzko iritzi profesional eta plurala.

Berriz ere, SURNE bitartekotzaren profesionalengana hurbiltzen da, beren jarduera ahalik eta modu profesionalenean eta eraginkorrenean garatzen laguntzen dieten produktu, zerbitzu eta irtenbideak eskainiz. Izan ere, lankidetza estutik sortzen da bien arrakasta.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…