Skip to main content

SURNE – BILBAO BASKET Golf Txapelketaren ospakizun

15 Ekaina 2009
Celebrado el Torneo de Golf SURNE - BILBAO BASKET
Zugaztietako Maeztegi Golf-aren instalazioetan ospatutako Bilbao Basket-Surne Fundazioaren Hirugarren Golf Txapelketak arrakasta handia izan zuen. Bilbao Basket Fundazioak antolatutako txapelketako 84 lehiakideek goiz eguzkitsu eta egokia izan zuten giro pribilegiatuan kirol ariketaz gozatzeko.

Lehenengo kategoriako irabazlea Antonio Camuñas izan zen, 41 punturekin. Bigarren kategorian Margarita López Terreros izan zen garailea 51 punturekin. Scratch garailea Eduardo Prada izan zen 33 punturekin. Partaideen artean Monika Vallejo-ren saioa nabarmengarria izan zen, emakumezkoen Drive-rik luzeena egin baitzuen, Carlos Uncetabarrenechea-k gizonezkoen Drive luzeena eta, azkenik, Alberto Martínez-ek 13. zuloan approach-ik onena egin zuen.
Txapelketaren ostean, merezitako bazkariaren unea heldu zen, partaide guztien artean hainbat opariren zozketarekin amaiera bikaina emanaz.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…