Imagen de cabecera noticias

Surne Batzar Nagusia

18 Apirila 2018
Asamblea General Surne
Iragan apirilaren 16an gure Batzar Nagusia egin genuen, eta urteko hitzordu horretara 600 mutualista baino gehiago bertaratu ziren.
Iragan apirilaren 16an gure Batzar Nagusia egin genuen, eta  urteko hitzordu horretara 600 mutualista baino gehiago bertaratu ziren. Batzarra Guggenheim Bilbao Museoan egin zen, eta bertan aurkeztu ziren 2017ko kudeaketaren alderdi nagusiak eta jarduera guztietan lortutako emaitzak.

Alberto Uriarte Presidente jaunak ekitaldiko zifra esanguratsuak nabarmendu zituen, beraren alderdi guzietan oso ona izan zela esanez, eta errepasoa eman zien Erakundeak gauzatutako proiektu garrantzitsuenei, hazkunde eta hedakuntza geografikoan bete-betean sartuta dagoen honetan.
 
Bere hitzaldian, gainera, azterketa kritiko bat egin zuen oraingo egoera ekonomikoaz eta aseguruen sektoreaz, azken hori ikuspuntu orokorretik. Bukatzeko, finantza-merkatuen egoera berezia azpimarratu zen, eta baita aurreikuspenaren bilakaeran duen eragina ere; jarduera hori Surnepentsio BGAEren bidez ere gauzatzen du SURNEk.

Horren ostean, ekitaldiaren amaierako zifra garrantzitsuenak jorratu ziren, Erakundearen ibilera ona agerian utziz; izan ere, bere primen ekoizpena bikoiztu egin du, eta guztira kudeatu dituen aktiboak 600 milioi eurotik gorakoak izan dira.

Berriro nabarmendu zen SURNE mantendu egin dela aseguru-erakundeen puntako taldean, kaudimen mailagatik, sektoreko datu ofizialen arabera.

Erakundearen ibilera onaren erakusgarri bat da Surnek ADECOSE saria jaso duela aseguru-artekarien aldetik, bizitza eta istripuen adarreko konpainiarik onena dela iritzita. Aitortza paregabea SURNE moduko Konpainia batentzat.

BGAEaren jardunari dagokionez, beste urte batez lortutako emaitza onak aztertu ziren, zeren urtebete, bost urte eta hamar urterako errentagarritasunak garai bakoitzeko batez besteko inflazioaren gainetik egon baitira. Beste alde batetik, sektorearen arazoak komentatu ziren, eta gizarte-aurreikuspen osagarria bultzatzeko beharra nabarmendu zen, zeren baitirudi azken urteetan geldirik egon dela.

Bileraren ostean, bertaratutako mutualistek koktel batez gozatu ahal izan zuten Museoko atalondoan.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI