Imagen de cabecera noticias

Nobedadeak eta jai handi bat II. WOP Estropatadan, Iruñean, urriaren 20an

01 Urria 2019
WOP PAMPLONA ESTROPATADA

Iruñean egingo den II. WOP Estropatada, berriz ere Surneren sostenguarekin, bere irabaziak neuro-endekapenezko gaixotasunen aurkako borrokara bideratuko dituen jaialdi bat izango da.

Iazko arrakastaren ostean, beste jaialdi handi bat espero da urriaren 20an, Nafarroako hiriburuan, parte-hartze eta orijinaltasuna aldetik gehien nabarmentzen diren ekitaldietako batean. WOP Fundazioak urtero antolatzen duen ekimen hau Bilbon jaio zen, orain dela zazpi urte.

Iruñeko jarraipenak nobedadeekin dator: ahateen ordez, lasterketa honetan “WOPahate” jasangarri eta biodegradagarriak erabiliko dira, hots, pinaburuak. Oso urrats garrantzitsu bat da, ekitaldiaren ingurumen-prozesuetan sartuta dagoena. Izan ere, Mikel Renteria WOPeko zuzendariak azaldu duenez, prozesu horiek landu egin dira eta eboluzionatu egin dute.

Jadanik daude salgai lasterketa orijinal honetan parte hartzeko WOPahateen ticketak, leku hauetan: Diario de Navarraren Iruñea, Tutera eta Lizarrako bulegoak; Eroski  (Burlata, Iruñea, Arrotxapea eta San Jorge), El Corte Inglés, Cash Converters, Zentro Dankhon, Cocinarte eta www.wopato.com webgune ofizialean; hor agertzen da ekitaldiaren informazio guztia, eta hor eguneratuko da nobedadeekin hurrengo asteetan.

Lasterketa elementu natural eta biodegradagarriekin egingo da, eta, orain arte bezala, Arga ibaira jaurtitzen diren elementuak zorroztasunez kontrolatu eta batuko dira; era horretan, elementu biodegradagarriak izan arren, lasterketaren amaieran ez da bat bera ere geratuko. Ekitaldiaren ostean, antolatzaileek jakinarazi duten bezala, parte-hartzaileek WOPen stocketik hartutako gomazko ahate bana jaso ahal izango dute haien ticketen truke, oroigarri moduan, beti ere gomendio eta konpromiso batez: inoiz ere hondakin ez bihurtzea.

Datozen egunetan, antolatzaileek jakinaraziko dituzte jai handi honen programazioa eta ordutegia, baita aurreikusitako jarduerak eta irabazleentzako sariak ere.
 
Jaialdia urriaren 20an izango da, egun osoan, eta La Runa parkean kontzentratuko da, askotariko programazio batez eta eskaintza gastronomiko zabal batez, familian gozatzeko. Jolas giroa paregabea izango dugu. Eta, WOPen jarduera guztietan bezala, ekitaldiaren irabaziak neuroendekapenezko gaixotasunen kontrako borrokara zuzenduko da, Fundazio honen bidez.

The Walk On Project (WOP) Fundazioa helburu bikoitzarekin sortu zen: neuroendekapenezko gaixotasunen errealitatea hedatzea eta proiektu eta horrelako gaixotasunak sendatzeko terapien ikerketarako proiektu zientifikoak finantzatzea. Orain arte, 260.000 euro baino gehiago zuzendu dira proiektu zientifiko batzuetara. Eta 400.000 euro baino gehiago zuzendu dira neuroendekapenezko gaixotasunen aurka borrokatzera.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI