Imagen de cabecera noticias

Cobasek bi BGAE kudeatuko ditu Euskadin, Surne eta Norwealthekin lortutako akordio baten ostean

19 Azaroa 2019
NORWEALTH_COBAS

Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko bi Erakunderen sorrera: Surnepentsioa Cobas 100 eta Surnepentsioa Cobas 50.

Bi pentsio-plan horiek berehala merkaturatuko dira, Cobas Asset Management eta Norwealth Capital AV erakundeen bitartez.

Izenek adierazten duten bezala, Surnepentsioa Cobas 100ek % 100eko esposizioa izango du errenta aldakorraren aurrean, eta bigarrenak, Surnepentsioa Cobas 50ek, % 50eko esposizioa izango du errenta horretan. Bi planen kudeaketaz Cobas AM arduratuko da, kudeaketa delegatuagatik.  

Norwealth Capital AV erreferentziazko balioen agentzia ba da, Bilbon egoitza duena eta eginkizuntzat hartzen duena bere bezeroen ondarearen ondare-kudeaketa global, profesional eta independentea.  Kudeatzen duen ondarea 400 MM-tik gorakoa izanik, Norwealth Capital AVk  konbentzimendu handiz eusten die value kudeaketaren printzipioei eta epe luzerako errentagarritasuna bilatzeari. Horregatik, eta irtenbide optimo bat bilatu nahi duenez bere bezeroek gizarte-aurreikuspeneko sistemetan metatuta duten ondarearen kudeaketarako, modu aktiboan parte hartzen dugu balio-proposamen honen sorreratik eta gure gain hartzen dugu BGAE berriak Euskadin merkaturatzearen ardura.

Surnek, berriz, 100 urtetik gorako historia du Euskadin, eta erreferente bat da banakako gizarte-aurreikuspenean eta aseguruetan.

Era horretan, Cobas AMk osatzen du gizarte-aurreikuspen osagarriaren alorrean eskaintzen irtenbideen multzoa, bertan Pentsio-planak baititu jadanik.

 

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI