Skip to main content

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko XII. Jardunaldiak

05 Ekaina 2018
XII Jornadas de Gerencia de Riesgos y Emergencias
Aurreko urteetan bezala, Surnek parte hartu du Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko XII. Jardunaldietan, Donostian, maiatzaren 29 eta 30ean.

Beste gai batzuen artean, honako hauek jorratu dira: ikuskizun publikoen autobabes planak; suteen aurreko segurtasuna diseinatzeko jardunbide egokiak; klima-aldaketa eta larrialdi berriak; SOS Deiak-en operatiboen koordinazioa; eta Zibersegurtasuna. Azken gai horrek programazioaren zati handi bat hartu du, zeren gero eta interes handiagoa pizten baitu.

Jardunaldiak bukatzeko, simulakro bat egin zen Illunben. Leherketa bat simulatu zen zezen-plazaren barruan; bi orduz iraun zuen eta  100 ikusle inguru inplikatu zituen.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…