Skip to main content

2026 Horizonte Jasangarri Plan Berria

17 Azaroa 2022
Montañas azules con icono de sostenibilidad

Guztiok nahi dugu mundu hobe bat. Surnen, nahi izateaz gain, lanari ekin ere egin diogu hobetu ditzakegun gauzak aldatzeko. Horregatik, gure eguneroko zereginean ESG politika bat (Environmental, Social & Governance) txertatu dugu, ingurumena, gobernamendu ona eta ekarpen soziala kontuan hartzen dituzten jarduerak, jokabideak eta produktuak lehenesteko. Uste dugu modu horretan gure ekarpena egin dezakegula planeta zaintzeko, eta batez ere bertan gusturago egoteko.
 
Ikuspegi horrek produktu berriak sortzerakoan ere du eragina gugan: horren froga da 2026 Horizonte Jasangarri Plan berria abiatu izana. Plan horrek jasangarritasun-bermea duten ESG bonuetan inbertitzen du, eta gainera % 6ko errentagarritasun metatua eskaintzen du bere mugaegunean. Ikusten duzunez, zuretzat eta planetarako ere ona den plan bat da.

cartel Plna Horizonte 2026

Plan berri honek % 1,96ko UTB ematen du abiatze-egunean (2023ko otsailaren 9a) egindako ekarpenetik, eta bere inbertsioak ESG bonuen bitartez bideratuko du (berdeak, jasangarriak eta sozialak).  2026 Horizonte Jasangarri Plana da bizi garen ingurunearekin dugun erantzukizuna gureganatzeko xedez Surnek gauzatu nahi dituen barne- eta kanpo-ekintza ugarien arteko lehenengoa.

 

 

*Aurreikuspen-plan bermatua, bere mugaegunean (2026ko otsailaren 9a) % 6ko errentagarritasuna ematen duena (% 1,96ko UTB) beraren abiatze-egunean egindako ekarpenaren gainean (2023ko otsailaren 9a). Erreserba-aldiak 203ko otsailaren 7ra arte iraungo du, edo jaulkipena agortu arte.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…