Imagen de cabecera noticias

Koronabirusa eta finantza-merkatuak

02 Apirila 2020
EL CORONAVIRUS I ELS MERCATS FINANCERS
COVID-19 Koronabirusa 2020ko urtarrilean Txinan agertu eta berriki herrialde ugaritara modu globalean hedatu izanaren eraginez.

Koronabirusa eta finantza-merkatuak

COVID-19 Koronabirusa 2020ko urtarrilean Txinan agertu eta berriki herrialde ugaritara modu globalean hedatu izanaren eraginez, Munduko Osasun Erakundeak pandemia gisa kalifikatu du agerraldi birikoa, iragan martxoaren 11z geroztik. COVID-19ren pandemiagatik sortutako egoera eta horren inguruan hartu diren neurriak, hala nola larrialdi egoeraren deklarazioa, nabarmen islatuko dira gizartean eta ekonomian.  

Krisi sanitarioa hasi zenez geroztik, burtsen indize nagusiek oso jokabide negatiboa izan dute, munduko ekonomian gertatutako inpaktu negatibo eta iragarrezina islatuz. Azken asteetan, baina, banku zentral nagusiek –batez ere amerikarrak- hartutako neurriekin bat etorriz, indizeak nolabait suspertu direla ikusi dugu, susperraldi hori behin betikotzat ezin hartu badaiteke ere.

Jaitsiera horiek gertatu dira, lehenik eta behin, azken asteetan aldaketa nabariak gertatu direlako jokaleku ekonomikoan; izan ere, orain dela gutxira arte hezkunde sendoa genuen, eta testuinguru horretan ez zuen zentzu handirik interes-tasak hain behean mantentzen jarraitzea; orain, aldiz, banku zentralek agindutako zeroko tasak guztiz justifikatzeko modukoak dira, berehala gerta litekeen atzeraldiaren mehatxuagatik.

Garbi dago, jakina, hezkundeak gainbehera egingo duela mundu osoan, eta onartutako pizgarriak gorabehera ondorio negatiboak egongo direla epe luzera. Esaten da urte arteko BPGa % 30 inguru jaitsi daitekeela, nahiz eta osoko inpaktua krisiaren iraupenaren mende egongo den. Itxaron beharko dugu ikusteko nola eboluzionatzen duen arazo sanitarioak eta zer-nolako eragina egongo den ondorioak geroago iristen ari diren herrialdetan (Estatu Batuak, Brasil, India, Mexiko).

 

crisis coronavirus
 

Esaten genuen bezala, finantza-merkatuak ez dira salbuespenezko egoera honetatik kanpo geratu; aitzitik, egoera horiek jaso eta aurreratzen dituzte: aktibo guztien balorazioek, bai gobernu edo enpresen bonuak badira eta bai akzioak badira, oso eragin negatiboa jasan dute, higiezinen aktiboek bezala. Laburbilduz, oso aktibo gutxitara jo ahal izan da babes bila.

Hala, munduko burtsek % 25etik gorako jaitsierekin amaitu dute hiruhilekoa (-% 28 Ibexen kasuan), baina birusak piztutako krisiak errenta finkoan (bonuak) ere izan du eragin izugarria.  Konpainia askok bertan behera utzi dituzte euren dibidenduak, eta, beste alde batetik, Espainiako arrisku-prima 65 puntutik 120 puntura pasatu da; horren ondorioz, errenta finkoko funtsen batez besteko errentagarritasuna -% 10 ingurukoa izan da lehenengo hiruhileko honetan.

Zer gertatuko da datozen egunetan? Argitu behar den lehenengo zalantza da zenbat iraungo duen munduko geraldi ekonomikoak.

Pandemia honek Txinak eta Italian izandako bilakaerari buruzko informazioa dugu, horren bidez iragarri ahal izateko zer-nolako  jokabidea espero den bai Espainian eta bai Estatu Batuetan; izan ere, herrialde horiek geroago sartu dira krisian, Europako eta Latinoamerikako gainerako merkatuak bezala.
Oraindik ere espero dugu merkatuek jokabide negatiboa izatea datozen asteetan, datu sanitario positiboak ikusten hasi arte. Horrela bada, pentsa daiteke konfinamendua poliki-poliki leunduko dela apirilaren amaieratik edo maiatzaren hasieratik aurrera, zeren eta, bestela, inpaktu ekonomikoa ikaragarria izango bailitzateke.

Gainera, Europar Batasunaren eremu ekonomikoan, geraldi ekonomiko nabari honek eraman dezake  “koronabonu” izenekoen moduko formulak edo antzeko tresnak arin plazaratzera, abiatutako neurri mardulak finantzatzen laguntzeko. Bestela, badirudi euroeszeptizismoak igoera handia izan lezakeela, eta horrek ziurgabetasun-iturria izango litzateke datozen urteetan.

 

Noticias Relacionadas

22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI
2 Otsaila 2024
Balorazio orokorra eginda, zerbitzuaren kalitateari dagokionez konpainia onenaren saria da, ADECOSEk (Espainiako Aseguru Artekaritzen Elkartea) emana.