Imagen de cabecera noticias

Nola txertatu lan-ongizatea enpresaren kulturan

29 Abuztua 2025
Trabajadores escribiendo ideas en el cristal

Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman nahi bada eskaintzen den zerbait. Baina errealitatea aldatzen ari da. Gaur egun badakigu, ondo jakin ere, ongizatea ez dela irudi kontu hutsa, baizik eta motibaziorako, produktibitaterako eta negozioaren jasangarritasunerako palanka bat.

Benetako erronka da ongizate puntualetik (une bateko jarduera bat edo neurri isolatu bat) ongizate estrukturalera pasatzea, hau da, enpresa-kulturaren atal erreal bihurtzea.

Zer da guretzat laneko benetako ongizatea?

Kontua ez da eroso sentitzea solik, baizik eta pertsonentzat ezaugarri hauek dituen ingurune batean lan egitea:

• Baloratuta eta esaten dutena entzuten dela sentitzea.
• Euren bizitza pertsona uztartzeko tartea izatea.
• Profesionalki garatzeko aukera izatea.
• Laguntza jasotzea beharrezkoa dutenean, batez ere estresa, presioa edo zailtasunak pairatzen dituztenean.

Ongizateak honako dimentsio hauek hartzen ditu barne: fisikoa (osasuna), emoziozkoa (giroa), antolakuntzazkoa (prozesuak), ekonomikoa (bidezko soldata) eta erlazionala (lidergoa eta komunikazioa).

Zergatik integratu ongizatea enpresaren kulturan?

Oinarritik egin ezean funtzionatzen ez duelako. Ez du ezertarako balio fruta eskaintzeak langileek ordenagailuaren aurrean presaka jaten badute. Ez du zentzurik yoga ematea benetako ordutegi-malgutasunik ez badago. Ongizatea ezin izan daiteke “geruza apaingarri” bat; aitzitik, lotuta egon behar du lan egiteko, gidatzeko eta erabakiak hartzeko moduarekin.

Haren integraziorako gakoak

  1. Lidergo eredugarria. Taldeko arduradunek ez badute euren ongizatea edo besteena zaintzen, ezein programak ez du funtzionatuko. Lidergo enpatikoa lehenengo urratsa da ongizatearen kultura sinesgarria izan dadin.
  2. Entzute aktiborako espazioak. Barneko inkestak, banan-banako bilerak, iradokizunetarako buzoiak… Garrantzitsua dena ez da galdetzea soilik, baizik eta entzuten denetik abiatuta jardutea. Kezkei erantzuteak hobetu egiten du konfiantza.
  3. Kargaren eta atsedenaren arteko oreka. Denbora luzez gehiegi lan egitea ongizatearen etsai nagusietako bat da. Lan-kargak berraztertzea, benetako atsedenaldiak sustatzea eta  deskonexioa lan-ordutegitik kanpo bermatzea benetako inpaktua sortzen duten neurri konkretuak dira.
  4. Aitortza eta garapena. Pertsonek ez dute egonkortasuna soilik nahi; hazi ere egin nahi dute. Sentitu nahi dute aurrera egiten dela, ikasi egiten dela eta baloratzen dituztela. Hori ere da ongizatea.

Datu frogagarriak

Orain dela gutxi egindako azterlan batzuek frogatzen dutenez, erakunde-ongizatearen alde egiten duten enpresek % 40raino murrizten dute absentismoa, % 20 hobetzen dute euren produktibitatea, eta talentuaren atxikipena % 30 handitzen dute. Humanoa izateaz gain errentagarria ere baden inbertsio bat da.

Konklusioa

Ongizatea ez da luxu bat, ezta moda bat ere. Enpresa-behar bat da. Eta enpresaren kulturan integratzen denean, hazkunde, fidagarritasun eta konpromisoaren eragile isil bihurtzen da. Zeren eta, azken batean, pertsonak zaintzen dituzten enpresak izaten baitira pertsonek hobeto zaintzen dituztenak.

Noticias Relacionadas

10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
30 Uztaila 2025
Enpresa askotan, batez ere ETEetan, badira organigraman ezinbesteko pertsona gisa agertu ez arren benetan ezinbestekoak diren pertsonak. Prozesuen xehetasun guztiak ezagutzen dituz
11 Uztaila 2025
2025eko bigarren hiruhilekoan, finantza-merkatuek susperraldi nabaria izan zuten, hasierako hegakortasun handia gaindituta. Susperraldiaren eragilea Estatu Batuek apirilaren hasier