Imagen de cabecera noticias

Enpresen Jarraitutasunerako Babesa Funtsezko Langileen Galeraren aurrean

13 Uztaila 2021
Protecció Continuïtat D’empreses

Edozein motatako enpresa-jarduera garatu ahal izateko, beharrezkoa da definitutako helburu estrategikoak  lortzea ahalbidetzen duten pertsona, ondasun eta ondare nahikoak izatea.

Pertsonak enpresen “aktibo nagusia” izaten dira, eta baita balio diferentzialeko proposamen bat printzipioz eskuratzea ahalbidetzen duen elementua ere, hain lehiakorra den oraingo merkatuan.

Enpresa pertsonekin zerikusia duten eta beraren iraupena galtzera edo mugatzera eraman dezaketen arriskuen aurrean babestea ardatz estrategiko bat izan behar da, alegia, beraren interes-taldeek eskatutako konfiantza maila une orotan eskaintzea ahalbidetzen dion ardatz estrategiko bat.

Enpresa askotan, haien jardueraren garapenerako funtsezkoak edo erabakigarriak diren kolaboratzaile bat edo batzuk aurkitu ditzakegu, eta horrek batere gomendagarriak ez diren kalteberatasun mailak dakartza berekin.

Enpresek babesa behar dute figura horien galeraren aurrean (galera heriotzagatik edo ezintasun iraunkorragatik gerta daiteke), babes-egitura baten bitartez, horren bidez jardueraren jarraitutasuna bermatu ahal izateko, edo, kasu txarrenean, beraren likidaziorako nahikoak diren baliabideak izatea. Horrenbestez, hiru dira horrelako kasuetan geure buruari egin diezazkiokegun galderak:

• Enpresa ixteko edo likidatzeko arriskurik ote dago?, ezagutzen du enpresak bere likidazio-balioa?, badu ezkutuko aktibo edo pasiborik?
• Aurre egin liezaioke enpresak sarreren galera dakarren egoera bati? , salmenten gaineko portzentaje bat?, zenbat denboraz?
• Ordezkatze-gainkosturik izango luke enpresak? “Soldata-gap” bat gertatuko litzateke? Ordezkapenari lotutako gasturik sortuko ote litzateke, hala nola erreklutamendu, prestakuntza eta integraziokoak?

Funtsezko langileen galeraren arriskua baloratzea de banatzaile profesional batek bere bezeroari eskain diezazkiokeen ekarpen nagusietako bat, une horretan erabaki ahal izan dezan, kontrolerako egon daitezkeen aukeren artean, zein den bere gaitasun eta aukerei ondoen doitzen zaiena.  

Horretarako, eskura dauden tresnen artean, bizi-aseguru bat da efizienteena, bere izaera finalistagatik (horretarako soilik existitzen da).

Noticias Relacionadas

22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI
2 Otsaila 2024
Balorazio orokorra eginda, zerbitzuaren kalitateari dagokionez konpainia onenaren saria da, ADECOSEk (Espainiako Aseguru Artekaritzen Elkartea) emana.