Skip to main content

Enpresen arloko nobedadeak 2026rako

22 Ekaina 2026
móvil y QR de factura

2025ean, Espainian 3.310.824 enpresa ari ziren  jardunean, aurreko urtean baino % 1,7 gehiago, eta horrek enpresa-ehun dinamikoa islatzen du.

Espainiako enpresa ehunaren ezaugarri bat da mikroenpresak eta ETEak nagusitzen direla. Enpresen % 54,4k ez du soldatako langilerik, eta langile bat edo bi dituztenak barne sartuz gero, ehunekoa % 81,6ra igotzen da. Beste muturrean, enpresen % 5ek soilik ditu 20 langile edo gehiago, eta horrek mugatzen die kostuen igoerak xurgatzeko ahalmena.

Ikuspuntu sektorialetik begiratuta, honako jarduera hauek nabarmentzen dira: merkataritza-jarduerak (% 19), zerbitzu profesionalak (% 12,6) eta eraikuntza (% 12, gutxi gorabehera); industria, berriz, jardueren % 5 da, gutxi gorabehera. Sektore horiek intentsiboak dira enplegu aldetik, eta bereziki sentikorrak lan-kostuen eta arau-betebeharren aldaketen aurrean.

ETEek kontzentratzen dituzte enplegu gehienak, eta, hortaz, gizarte-kotizazioen edo lan-kostuen edozein aldaketak badu zuzeneko inpaktua lan-merkatuan. Enpresa-dinamismoak handia izaten jarraitzen du, zeren iaz 395.000 enpresa sortu baitziren; itxi egin zirenak, berriz, 324.000 izan ziren. Eraikuntzak eta higiezinen sektoreak gidatu zuten sorkuntza garbia; txikizkako merkataritza, aldiz, doikuntza handiagoa izan zuen.

Beste alde batetik, Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, 2026an fiskalitate bereizia mantenduko da. Tasa orokorra % 25ean mantentzen da (% 23ra jaisten da milioi bat euro eta 10 milioi euro bitarteko fakturazioa dutenentzat; milioi bat eurotik beherako negozio-zifra duten enpresei dagokienez, haien tasa % 21 da zergen aurreko mozkinaren lehenengo 50.000 €-en gainean, eta % 22koa gainerakoaren gainean. Sorkuntza berriko enpresek % 15eko tasa murriztua aplikatzen dute zerga-oinarri positiboa duen lehenengo ekitaldian eta hurrengoan. Tamaina handiagoko enpresa jakin batzuentzat, % 15eko tasa minimo efektiboa mantentzen da, baina hori ez zaie aplikatzen miloi bat eurotik beherako fakturazioa duten ETEei.

Gizarte-kotizazioei dagokienez, 2026k lan-kostuaren igoera dakar. Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (MEI) % 0,9ra iristen da, % 0,75 enpresaren konturakoa izanik. Gehieneko kotizazio-oinarria % 4 inguru hazten da, hilean 5.1010,20 €-ra iritsiz; horrek soldata ertain eta handietan du bereziki eragina. Gainera, elkartasun-kuota finkatzen da gehieneko oinarria gainditzen duten ordainsarietarako, % 1,15, % 1,25 eta % 1,46ko tasekin, tartearen arabera.

Merkataritzaren arloan, VERIFACTU sistemaren garapenak jarraitzen du, trazabilitatea eta fakturazioaren kontrola indartzeko xedez. Haren derrigorrezko ezarpena atzeratu bada ere, enpresek euren fakturazio-sistemak egokitu beharko dituzte modu progresiboan, zeren betebeharra ez baita desagertzen, baizik eta atzeratzen.

Noticias relacionadas

28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…
20 Uztaila 2026
Enpresa askotan, batez ere ETEetan eta negozio familiarretan, bazkidea ez da kapitalean parte hartzen duen pertsona bat soilik.
16 Ekaina 2026
2026. urteak neurri berriak dakartza Espainiako langile autonomoentzat, kolektiboa hazten jarraitzen duen testuinguru batean.