Imagen de cabecera noticias

Enpresak Babestea Funtsezko Langileen Galera Funtzionalagatik: Finantza-Eraginaren Balorazioa

12 Urtarrila 2022
Protección Empresas por Pérdida Funcional de Empleados Clave: Valoración del Impacto Financiero
Funtsezko langile baten galera funtzionalak eraginaren analisi bat egitera behartzen du, bai interes-taldeetan, bai enpresan.

Hauek dira Espainiako enpresa-egituraren bereizgarriak: oro har, egitura mikronizatua da (3 milioi enpresa baino gehiago daude eta, horietatik, % 97k 2 milioi euro baino gutxiago fakturatzen dute eta % 95ak 10 langile baino gutxiago ditu) eta “benetan hobe daitekeen” finantza- eta ondare-egoera bat dauka.

Funtsezko langile baten galera funtzionalak (heriotzagatik edo ezgaitasun iraunkorragatik), oro har, ondorio larriak eragiten ditu enpresa-jardueraren jarraitutasunerako eta larritasun horrek jabetza osoa behartzen du inguruabar horiek interes-talde desberdinetan (bazkideak, bazkideen familia, kolaboratzaileak, bezeroak, hornitzaileak, merkatua, lehia, inbertsiogileak...) eta, zehazki, momentu horretatik aurrera enpresaren finantza-egoeran izan dezaketen eraginaren xehetasun-azterlan bat egitera.

Zehazki, emaitza-kontuan izan dezakeen finantza-eraginari dagokionez, funtsezko langile baten galeragatik, bi ondorio sor daitezke:

  • Funtsezko langile bat galtzeak diru-sarrerak galtzea eragin dezake (edo ez) denboraldi jakin batean (oro har, urtebetetik hiru urtera). Eskumenak langile jakin batzuen (eremu komertziala edo operazionala) eskuetan kontzentratzeak konpromiso-gaitasuna (komertziala) zein erantzuteko gaitasuna (operazionala) murriztea eragin dezake. Zehazki, 10 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa duten enpresen kasuan, galera-ehunekoa negozio-zifra garbiaren % 2,5 eta % 10 bitartekoa izan daiteke.   
  • Funtsezko langile bat galtzeak gainkostu bat edukitzea eragin dezake (edo ez) denboraldi jakin batean (oro har, urtebetetik hiru urtera). Normalean, ordainsari-politikak baldintzatzen du “merkatu-soldatak” diren ala ez. Funtsezko langilearen “soldata” merkatukoa baino txikiagoa izateak enpresaren ordezkoa ordaintzeko kostua handitzera behartuko du; era berean, kontratazioarekin lotutako kostuak sor daitezke (errekrutamenduagatik, integrazioagatik eta prestakuntzagatik).     

Eragin hori murritz dezaketen neurriak edo aukerak oso askotarikoak dira; besteak beste, hauek nabarmen daitezke: prozesu-ingeniaritza edo balizko erreleboaren bilaketa. Enpresak uneoro eremu operazionalean (arriskuaren dibertsifikazioa) edo estrategikoan (bazkidea berme- eta eraginkortasun-maila berarekin ordez dezaketen pertsonen bilaketa) aplika ditzakeen aukera horiek gorabehera, zentzuduna ematen du ziurtatzea uneoro dituela baliabide nahikoak egoera hain zail eta konplexu horri aurre egiteko, hau da, langile funtsezko baten galerari bizirauteko. Horretarako, beharrezkoa da eragin daitezkeen ondorio ekonomikoak aztertzea eta enpresari kasu bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako babes-egitura bat hornitzea.

Noticias Relacionadas

20 Urtarrila 2022
Surnebroker artekariei zuzendutako espazio bat da. Bertan erakusten dizugu zer garen eta zergatik egiten ditugun gauzak zeu eta zure bezeroak gogoan izanik.
4 Urtarrila 2022
Hauek dira Espainiako enpresa-egituraren bereizgarriak: mikronizatua da; kontzentrazio-arrisku altua dauka eta bere finantza-egoera hobetzeko tartea dago.
25 Azaroa 2021
Bi konpainiak Andorrako pilotuaren babesleak izango dira bere erronka berrian.