Skip to main content

SURNEk talde bat babestu du “III EKP International Women’s Sailing Cup” lehiaketan

13 Maiatza 2022
SURNE-PATROCINIO-EQUIPO-WOMEN-SAILING-CUP

Lehiaketa maiatzaren 13tik 15era egin da Abrako uretan, Espainiako J80 klaseko emakumezkoen tripulazio onenekin

SURNEk emakumezkoen taldeari ematen dion sostengua indartu egiten da “III EKP International Women`s Sailing Cup” lehiaketan parte hartuz. Proba hori maiatzaren 13tik 15era egin da Bizkaiko Abrako uretan, Abrako Itsas Errege Klub/Errege Sporting Klubak antolatuta. Surnek lotura estua du erakunde horrekin, Surne – Eskarra Sari klasikoa 17 urtez babestu izanak erakusten duen bezala –aurtengo estropada 2022ko ekainaren 4an izango da-.

Hori baino lehen, Surne Women´s Teamek parte hartuko du emakumezko tripulazioei protagonismoa ematen dien zita batean. Bertan, hirugarren urtez jarraian, nabigazioa sustatzen da emakumeen artean, baita haien lidergoa ere. Carmen Arbaiza patroi gisa arituz –iaz munduko txapelduna izan zen Danimarkan-, Surneren itsasontzian Getxoko (Bizkaia) José Luis Ugarte Bela Eskolako beste estropadalari batzuk ere egongo dira. Hala, Surne Women´s Team “III EKP International Women’s Sailing Cup”en lehiatuko da, Espainiako J80 klaseko emakumezko tripulazio onenen aurrean.

SURNEk indartu egiten du honen moduko ekimen ederrei ematen dien sostengua, belaren munduan. J80 klase honetako emakumezko estropadalari onenek modalitate oparo baten zita garrantzitsu honetan parte hartzen dute Getxon. Berrogeita hamar emakumek  baino gehiagok parte hartuko dute, herrialdeko leku askotatik etorritako itsasontzietan banatuta.

Noticias relacionadas

14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…
31 Abuztua 2026
Autonomoen negozio asko pertsona bakar baten mende daude zuzenean: berak zuzentzen du jarduera, bezeroei arreta ematen die, kobrantzak kudeatzen ditu, hornitzaileekin negoziatzen…
12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi