Imagen de cabecera noticias

Maitenak irabazi du Abran SURNE Estropada – Eskarra Saria

06 Ekaina 2022
Regata-SURNE-Trofeo-Eskarra

30 itsasontzik parte hartu zuten proba historiko honetan, espero zena baino haize handiagoa izan zuen egun hodeitsu batean.

Kenex V, Marmotinha, Symphony eta Fingolfinek eraman zituzten gainerako klaseen sariak

XVIII. SURNE Estropada – 57. Eskarra Saria Bizkaiko Abrako uretara itzuli zen. Maitena izan zen Estropada klaseko irabazlea, baita irabazle absolutua ere; gainerako irabazleak, berriz, honako  hauek izan ziren: Ignazio Giménezen Kenex V, 1. Gurutzaontzi klasean; Koldo Báezen Marmotinha, 2. Gurutzaontzi klasean; Javier Onaindiaren Symphony, ziurtagiririk gabeko klasean; eta Fingolfin, 80 klaseko monotipoetan.

Estropada klaseko itsasontzien artean, Mikel Emaldiren Maitena nabarmendu zen gainerakoen  aldean. Honek nabigazioaz gozatu zuen, eta baita Abrako Errege Itsas Klub – Errege Sporting Klubaren Farr 45i mesede egin zioten baldintzez ere. Klub hau da proba honen antolatzailea, Kantauri Itsasoan gehien espero direnetako bat. Bigarren postuan Carlos Maidaganen Despeinadako tripulazioa kokatu zen, eta hirugarrena Mauricio Guiberten Akelarre izan zen, Batzordeak klase honetarako programatu zituen bi ibilbideen ostean.

Beste alde batetik, Laredoko Real Club Náuticoko Kenex V alde handiz gailendu zen I. Gurutzaontzi klasean, eta  beraren atzean Thelonius, Modark eta Tchin Tchin iritsi ziren, hirurak 6 punturekin. II. Gurutzaontzi klasean, iaz bezala, hoberena Orzako Koldo Báezen Marmotinha izan zen, eta bigarren postuan Juan Carlos Estefaníaren Kohen geratu zen. Ziurtagiririk gabeko itsasontzien artean, lehenengoa Javier Onaindia patroi beteranoaren Symphony izan zen, bigarrena Nexus, hirugarrena Ramper eta laugarrena Emilu.

Gurutzaontzi-Estropada klaseko sailkapen orokor absolutuan, lehenengoa Maitena izan zen, eta beraren tripulazioa garaikur ederra jaso zuen sarien banaketan. Berarekin batera, podioan Kenex V –bigarrena- eta Despeinada –hirugarrena- egon ziren.

J80 saileko itsasontzien artean, Fingolfin izan zen erregularrena, lehenengo txandan irabazi baitzuen, irteera on bat eginda, eta geroago bi bigarren postu, Biobizz eta Fhimasarekin estu lehiatu ondoren. Sailkapen orokorraren bigarren postuan, irabazlearen puntu bakarrera, José Azquetaren Biobizz sailkatu zen, bigarren ibilbidean nagusitu baitzen, eta hirugarrena Nicolás Viarren Fhimasa José Luis de Ugarte Bela Eskola izan zen, azken txandan –milia gehien zituena- gailendu baitzen. Berau triangelu eder batez bukatu zen, Abrako barnealdean, buiak Portugalete eta Algortaren ondoan jarrita. Laugarrena Vissi bukatu zen, eta bosgarrena Jet Set. Horien ostean, Mandovi dalecandELA, Obelix eta Ausart sailkatu ziren.

Kantauri itsasoko belaren proba klasikoen artean dagoen hau 13:30etetik aurrera jokatu zen, egun hodeitsu batean, haizea iparretik/ipar-mendebaldetik zetorrela, zazpi eta hamahiru korapilo bitarteko indarrarekin, eta azken tartean euri apur batez. Estropada hau baliagarria izan zen I. Engels & Völkers Sarirako ere puntuatzeko. Hasi berria den ekain honetatik eta irailaren amaierara arte, Abran estropada azpimarragarri batzuk egiten dira, Abrako Errege Itsas Klub – Errege Sporting Klubaren egutegiaren baitan. Eta J80 klaseko gurutzaontzi eta itsasontzitarako proba garrantzitsuenetako batek, XVII. SURNE Estropada – 57. Eskarra Sariak, ohartarazi zuen bela-ontzien puntako txapelketak Abran finkatu direla.

Noticias Relacionadas

8 Abuztua 2022
Gizarte baten bizi-itxaropenaren luzapena oso albiste ona da, gizarte horrek lortu duen garapena islatzen duelako, baina luzapen horrek arrisku batzuk ere dakartza berekin, eta hor
21 Uztaila 2022
Enpresen iraupena faktore ugari eta askotarikoen mende dago.
12 Uztaila 2022
Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka armatua laster bukatuko zela aurreikusten zuten aditu geopolitiko batzuen iragarpenak okerrak izan dira, zeren kontrakoa gertatu baita,…