Skip to main content

WOP FUNDAZIOAK NEURO-ENDEKAPENEZKO GAIXOTASUNETARAKO TERAPIAK BILATZEKO PROIEKTU BERRIAK FINANTZATZEN DITU

13 Apirila 2015
LA FUNDACIÓN WOP FINANCIA NUEVOS PROYECTOS EN BUSCA DE TERAPIAS PARA ENFERMEDADES NEURODEGENERATIVAS
WOP mugimenduak duela ia bost urte jada hasi zuen epe luzerako eta etengabeko lana, SURNEren babesarekin, hainbat lorpen ari da erdiesten: WOP Fundazioak -WOPen (The Walk On Project) linea profesionalen eta jardueren onurak kudeatzen dituen erakundea- aurten neuro-endekapenezko terapiak bilatzeko proiektu berriak finantzatuko ditu.

Bigarren deialdi honetan, lau herrialdetako lanak aurkeztu dira (Erresuma Batua, Eslovenia, Italia eta Espainia). Gainera, Osasun Ministerioaren menpeko Madrilgo Carlos III Osasun Institutuak ebaluazio-prozesuan lagundu du. “Nazioarteko deialdi bat izan da, mundu osoko biolaborategi, ospitale, unibertsitate eta I+G zentroei zuzendua. Jasotako proiektuen maila oso altua izan da eta ebaluazio-prozesuari ahal besteko bermea eman nahi izan diogu, aukeraketarik onena egiteko”, dio Mikel Renteriak, WOP Fundazioaren presidenteak. Bigarren deialdi honekin, dagoeneko 260.000 euroko baino gehiagoko ekarpena egin da neuro-endekapenezko gaixotasunen ikerketa zientifikorako.

Lanen inguruan baloratu diren alderdien artean, azpimarratzekoa da, batetik, gaixotasun horietarako onera etortzeko terapiak bilatzeko ikuspegi praktikoa, epe ertain-laburrera begira, eta bestetik, bere bikaintasun zientifiko eta teknikoa, lehentasun berezia emanez gaixotasun desmielinizatzaileei (esklerosi anizkoitza, leukodistrofiak, alzheimerra eta parkinsona, besteak beste) eta mielinan eta neurona-heriotzan eragina duten gaixotasunen terapia birsortzaileei.

SURNEk
, beste erakunde batzuekin batera, babesa ematen dio WOPi neuro-endekapenezko gaixotasunen kontrako borroka horretan, finkatuz doan eta epe ertain eta luzera bideratuta dagoen mugimendu baten bitartez, gure mugak zabalduz. “Pausoz pauso jarraituko dugu, atsedenik gabe”, dio Mikel Renteriak, WOPek arduradunak.

www.walkonproject.org

Noticias relacionadas

1 Abendua 2025
2025ean, berrikuspen fiskal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, eta gizarte-aurreikuspena da horren alderdi esanguratsuenetako bat.
20 Azaroa 2025
Bilbao Basketek eta Surnek babesa bost sasoiz luzatzeko akordio bat sinatu dute; horren arabera, Surnek naming partner izaten jarraituko du 2031.
13 Azaroa 2025
2025eko ekainaren 30ean, Gizarte Segurantzak 2,6 milioi pentsio baino gehiago zituen indarrean alarguntza eta zurztasunagatik.