Skip to main content

SURNEREN XI. ESKARRA SARIA ESTROPADA EGIN DA

08 Ekaina 2015
SE HA CELEBRADO LA XI REGATA SURNE-TROFEO ESKARRA
‘Phoenix’, ‘Gaitero’, ‘Ramper’, ‘Bacilón’ eta ‘Mandovi’k irabazi dute Surneren XI. estropada.

Abrako uretan, SURNEren  ESKARRA SARIA estropada tradizionala egin da. Estropada honek 51 urteko historia du, eta Abrako Errege Itsas Klub – Errege Sporting Klubaren udako estropaden egutegiko hitzordu garrantzitsuen sasoia irekitzen du. Bertan, SURNEk babeste duen estropada hori egin zen iragan larunbatean.

Bere hitzorduari eutsiz, aurtengoarekin hamaikagarrena eginez, SURNEren ESKARRA SARIA estropadak arrakasta lortzeko beharrezkoa den esfortzu eta iraunkortasunaren garrantzia laburbiltzen du. Balio horiek sendo errotuta izan ditu beti SURNEk konpainiaren filosofian.

Estropada aurreikusitakoaren arabera garatu zen, eguraldi euritsua eta haizearen baldintzak gorabehera; izan ere, haizeak ipar-ekialdetik jo zuen, hasieran 12 korapiloko abiadurarekin eta amaiera aldaera bost eta sei korapilora jaitsita.

Bizkaiko Abrako uretan egindako Surneren XI. Estropada – 51. Eskarra Sariaren irabazleak hauexek izan ziren: Ricardo Peñaren “Phoenix” A  klasean, Juan Valdiviaren “Gaitero” B klasean, Jairo López de Guevararen “Ramper” C klasean, José Miguel Francoren “Bacilón” D klasean, eta Ramón Zubiagaren “Mandovi” J 80 monotipoen artean.

Sariak banatzeko ekitaldian, koktela egin aurretik eta estropadalari eta gonbidatu ugarien aurrean, SURNEko Zuzendari Rafael Urrutia de Diego jaunak eskerrak eman zizkien probako kategorietan izena eman zuten itsasontziei -40 baino gehiago-, eta ESKARRA SARIA goienean mantentzen jarraitzera animatu zituen, oso sari enblematikoa baita.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…