Skip to main content

SURNEREN BATZAR OROKORRA

09 Maiatza 2017
Asamblea General SURNE
Iragan maiatzaren 8an, 2016ko ekitaldiari buruzko Batzar Orokorra egin genuen Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan. Gure mutualista eta bazkideek Erakundeagatik duten interesa urtez urte hazten da, eta horren froga da ekitaldira 500 pertsona baino gehiago bertaratu zirela.

Batzarrean gure BGAEaren zenbait alderdi komentatu zituen Surnepentsio BGAEko presidente José Miguel Feranco jaunak, eta horren xehetasun gehiago eskaini zituen Surneko Zuzendari Nagusi Rafael Urrutia jaunak. Halaber, Surneko presidente Alberto Uriarte jaunak ere hartu zuen hitza, 2016ko ekitaldiaren emaitza bikainez hitz egiteko.

Koktelera pasatu aurretik, Batzarrera bertaratutakoek interesa azaldu zuten gure Moove doako plataformagatik, horretarako jarritako standean. Izan ere, plataforma horren asmoa gure bazkideen bizi-kalitatea hobetzea da.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…