Skip to main content

SURNEPENSION BGAE % 2,4KO ERRENTAGARRITASUNA 2011N

03 Otsaila 2012
SURNEPENSIÓN EPSV: 2,4% de rentabilidad en 2011
Beste urte batez, SURNEPENSION Plana inflazioari gailendu zaio, eta badira 23 urte bere bazkideen kapitala iraunaraztera zuzendutako BGAE kontserbadore horrek hori lortu duela. 23 urtez, jarrian, behin ere huts egin gabe, errentagarritasun positiboa lortu du.

Hala, 2011n lortutako errentagarritasuna % 2,4 izan da, eta, beraz, azken bost urteotako batez besteko urteko errentagarritasuna % 3,3 izan da urtean bazkidearentzat, hau da, kategoria berean merkatuan dauden gainerako planena baino nabarmenki handiagoa.

Beste alde batetik, Erakundeak jarraitzen du epe jakin batera segurtatutako errentagarritasuna duten planak eskaintzeko politikarekin, funtsen mugikortasunari garai batez uko egitea interesatzen zaien bazkideentzat, estrategiaren amaieran errentagarritasun zehatz bat bermatzearen truke. Hala, aurten, harrera bikaina izan du bere bazkideen artean “Plan 4x4” deritzanak. Plan horrek gutxienez % 16ko balio igoera bermatzen du 2016ko urtarrilaren 31rako.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…