Skip to main content

Surnek XXXII. OPEN KIROLETA babestu du

05 Uztaila 2016
Surne patrocina el XXXII OPEN KIROLETA
Beste urte batez, Surnek Bakioko Open Kiroleta Tenisa babestu du.

Ricardo Ojeda tenislari kadiztarrak (ATPko 394.  postuan dago) irabazi du ATPren munduko sailkapenerako balio duen XXXII. Open Kiroleta – “Bakio Udala” Saria, Adrian Fernandez-Maceiras malagarra (ATPko 215. jokalaria)  finalean  6-2 eta 6-3 garaituta.

Binakako finalean, garaipena izan da Jauma Munar mallorkarrarentzat  –honek jadanik debutatu du ATP lehiaketan, Rafa Nadalen bikote gisa- eta Viktor Durasovic norvegiarrarentzat, 6-3 eta 6-4 irabazi baitzieten Juan Lizariturry donostiarrari eta Jaume Pla katalanari.

Era horretan, tenis aste handi bat bukatu da Bakioko instalazioetan, txapelketaren 9 egunetan ia ehun partida jokatuta. Bukaeran, Ricardo Ojeda izan da Kiroleta Klubeko Pista Zentralean nagusitu den jokalaria.

Noticias relacionadas

20 Uztaila 2026
Enpresa askotan, batez ere ETEetan eta negozio familiarretan, bazkidea ez da kapitalean parte hartzen duen pertsona bat soilik.
22 Ekaina 2026
2025ean, Espainian 3.310.824 enpresa ari ziren  jardunean, aurreko urtean baino % 1,7 gehiago, eta horrek enpresa-ehun dinamikoa islatzen du.
16 Ekaina 2026
2026. urteak neurri berriak dakartza Espainiako langile autonomoentzat, kolektiboa hazten jarraitzen duen testuinguru batean.