Skip to main content

SURNEK ONLINE TESTAMENTUA ESKAINTZEN DU, DOHAINIK

17 Abendua 2014
AHORA PUEDES REALIZAR GRATIS TESTAMENTO ON LINE
Zerbitzu onenak eta aplikazio berriak bere bezeroen esku jartzeko nahi etengabeak bultzatuta, SURNEk akordio bat lortu du DAS LEX ASSISTANCEekin, testamentua “online” eta erabat dohainik egiteko aukera eskaini ahal izateko bere aseguratuei.

Beren bizi-asegurua eta/edo Pentsio-plan SURNErekin duten bezeroentzat erreserbatuta, testamentua “online” egiteko zerbitzua erabiltzea oso erraza da; izan ere, egin behar den gauza bakarra da SURNEren webgunean sartu, “online testamentua” dioen bannerrean klikatu eta hor adierazitako urratsak egin. edo link honetan.

Horren ostean, abokatu batek bezeroarekin kontaktatuko du, beharrezkoa den informazioa eskatzeko, eta notarioarengana joateko eguna jarriko du berehala. Horren erraz eta bizkorra da zerbitzu honetaz gozatzea. SURNEk bere oraingo eta etorkizuneko bezeroen erabateko lasaitasunerako negoziatu du zerbitzu hau. Modurik erosoena da sarritan gerorako uzten den –konplikatua izateagatik- tramite bat modu bizkor eta eraginkorrean egiteko; izan ere, testamentua egitea gerorako utzi behar ez den operazio bat da.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…