Skip to main content

SURNEk eta BANGO artekaritzak prestakuntza-topaket

06 Azaroa 2014
SURNE y la correduría BANGO celebran un encuentro
SURNEk eta BANGO artekaritzak prestakuntza-topaketa bat egin dute

SURNEk eta Asturiasen zein Galizian bulegoak dituen BANGO artekaritzak  prestakuntza-topaketa bat egin dute; SURNEk gaurkotutako produktu ezberdinak  aurkeztu zituen bertan:  Bizitza, Eguneko Baja eta Istripuak nabarmendu zituen,  eta  baita bere lan operatiba eta artekariari eskainitako arreta pertsonalizatua ere. Bangori dagokionez, Konpainiaren egungo egoera eta etorkizuneko harremanaren gaineko xehetasunak ezagutzeko esparru gisa erabili zen.  

Artekariarekin  konplizitatea bilatzeko xede duen SURNEren estrategiaren baitan kokatzen dira era honetako topaketok, lehen eskutik ematen zaio haren lan- filosofiaren, berrikuntzen eta gainerako Konpainiekiko agertzen dituen ezberdintasunen berri.

Bangok, Asturiaseko artekaritza nagusia eta estatu mailan garrantzitsuenetarikoa,  oso positibotzat jo zituen era honetako topaketak, merkatuan lehiakorrak izateko lagungarriak  litezkeen alderdi guztiak Konpainia eta Artekaritzaren artean partekatzeko beharrizana agertzen baitute,   bezeroen beharrizanei egokitutako eta bereziak diren produktuak eskainiz.

“Taldeko sukaldaritza” saio batekin eman zitzaion jarraipena Jardunaldiari erdiguneko sukaldaritza eskola batean, bertan Bango taldekoek eta SURNEko kideek ondoren dastatu zuten menua prestatu ahal izan zuten, emaitza onargarriak baino hobeak lortuz. Hau guztia lan giro onean eta sintonian gauzatu zen. 

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…