Skip to main content

SURNEk bere SENIOR bezeroak ditu gogoan

03 Uztaila 2012
SURNE piensa en sus clientes SENIOR
SURNEk bere beharretara hobeto egokitzen diren produktu eta zerbitzuak eskatzen dituen kolektibo bati erantzun nahi dio, eta, horri begira, produktu sorta zabala diseinatu du eta merkaturatzen ari da, SENIOR & GO proiektuaren bidez. Produktu horiek datozen hilabeteotan aurkeztuko dizkie bere bezeroei. SURNE jakitun dago adierazle berri batzuk, hala nola, bizi-itxaropena, baliabide ekonomikoen asignazioa, arrisku berriak eta aurrerapen medikoak, besteak beste, erronka berriak planteatzen ari zaizkiela aseguru-konpainiei. Horregatik, gaur egun behar bereziak agertzen dituen kolektibo horrengana zuzendutako produktu eta zerbitzu multzo bat abiatzea erabaki du. Azken kanpaina honetan, espezializazio handiko bi produktu azpimarratuko ditu: Alderantzizko Hipoteka: Egin nahi duzun guztia egitea ahalbidetuko dizuten baliabide ekonomikoez gozatzeko, zure etxebizitzari esker. Beraren titulartasuna inoiz ere galdu gabe, ez titularrak ez oinordekoek. SURNEMENDETASUNA: Produktu honek mendetasun egoeran dagoen aseguratua babesten du, biziarteko errenta iraunkor batez, beharrezkoak izan litezkeen gastuei aurre egiteko. Bai mendetasun larriko kasuetan eta bai mendetasun handiko kasuetan. SURNEtik, etengabe, ahaleginak egiten ditugu gure mutualistekin harremanetan egoteko, haien itxaropenen berri izateko eta haien helburuak betetzeko. Hurbilago egoten saiatuz, arreta hobea eskaintzeko.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…