Skip to main content

SURNEK BERE PRODUKTUAK AURKEZTU DIZKIO AGACOSERI

04 Apirila 2016
SURNE PRESENTA SUS PRODUCTOS A AGACOSE
Orain dela gutxi, SURNEk hitzaldi bat egin zuen Erakundea eta bere produktuak AGACOSEri aurkezteko –Galiziako Aseguruen Artekaritza eta Artekarien Elkartea-. Elkarte horrek Galiziako aseguruen artekari eta artekaritza gehienak biltzen ditu.

Bertaratutako 12 pertsonen aurrean, SURNEren talde komertzialak SURNEren ezaugarri nagusiak deskribatu zituen, eta baita aseguruen artekariekin duen inplikazioa ere. Halaber, Bizitza, Eguneko Baja eta Istripuen alorreko produktu nagusiak aurkeztu zituen, webgunearen bidez lan egiteak duen garrantzia azpimarratuz eta SURNE - AGACOSE akordioaren baldintzak zehaztuz.

Aurkezpena amaitu eta gero, “coffe break” batez gozatu zuten, eta horrek bidea eman zien bertaratutakoei iritziak modu informalagoan trukatzeko.

Hemendik, aurkezpenera bertaratu izana eskertu nahi diegu AGACOSEko artekariei, haien itxaropenak bete izanaren esperantzarekin.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…